Udalak 9.000 euro inbertituko ditu San Bizenteko eta Herriko Plazako arkupeetako argiteria hobetzeko - Barakaldoko Euzko Alderdi Jeltzalea

Barakaldoko EAJ Barakaldoko EAJ


Hasiera > Albisteak > Udalak 9.000 euro inbertituko ditu San Bizenteko eta Herriko Plazako arkupeetako argiteria hobetzeko

Udalak 9.000 euro inbertituko ditu San Bizenteko eta Herriko Plazako arkupeetako argiteria hobetzeko

2017/04/07


Barakaldoko Udalak San Bizente kaleko zazpi farola kendu eta argi-zutoin berriak jartzeko lanak esleitu berri ditu. Herriko Plazako pergoletan argi-puntu berriak jarriko dira, bertan dauden garaiera txikiko landareek eta pergolak zaildu egiten baitute ikuspena. Bi leku horietako lanak egiteko, 9.000 euroko inbertsioa egingo du udal kutxak.

San Bizente kaleko farolen antzinatasuna eta oinarrietan ikus daitekeen hondatze-egoera kontuan hartuta, beharrezkotzat jotzen da jardutea. Gauzak horrela, hondatutako zazpi argi-puntu kendu, eta beste zazpi argi-zutoin jarriko dira leku berean. Hobekuntza lan horrek 7.060,35 euroko gastua du, BEZa barne.


Aldi berean, Udala Herriko Plazako argiteria ere hobetzen ari da, bertan izaten diren herritarrek arkupetan dauden jarlekuen inguruan argi gutxi dagoela adierazi baitigute.


“Egia esan, ez da oso erraza inguru horretako argitasuna hobetzea. Ezinezkoa da plazan kanalizazioa edo obra zibila egitea, azpian aparkalekua dagoelako; gainera, pergolak ere altuera txikikoak direnez, aukerak ere murriztu egiten dira” azaldu du Hirigintza, Azpiegitura eta Udal Zerbitzu Arloko zinegotzi Jon Andoni Uriak.


Alde horretako ikuspena hobetzeko, pergolei atxikitako led lerroak jartzea erabaki dugu, lan horri esker, argi gehiago egongo da jarlekuen inguruan. Lana hiru astetan egingo da eta 2.261,25 euroko kostua izango du, BEZa barne.


ARGITERIAREN % 8 LED TEKNOLOGIAKOA


Gobernu taldeak hiriko instalazio elektrikoak hobetzen jarraitzeko duen konpromisoaren barruan daude aipatu jarduketa horiek. Dagoeneko, 800.000 euro inguru inbertitu dira hobekuntza lanetan.
Gainera, instalazio elektrikoen iraunkortasuna hobetzea ere bada jarduketa horien xedea, kontsumoa murriztuz led teknologiaren bitartez. “Barakaldok 14.000 luminaria inguru dauzka. Alkatetzara iritsi ginenean, luminarien % 2 baino ez ziren led teknologiakoak, eta aipatu behar da oso sistema eraginkorra dela, bai fakturetan % 80 edo 90eko aurrezpena eragin dezakeelako, bai luminaria normalak baino bizitza baliagarria luzeagoa dutelako” azpimarratu du Uriak.


Horrela bada, 2015era arte, 278 led luminaria jarri ziren (guztiaren % 2). 2015etik 2017ra bitartean, jarritako led bonbillen kopuruak gora egin du (709) eta hurrengo hilabeteotan, beste ehun bat inguru jartzeko asmoa dugu.


“Jarduketa horiekin, Barakaldoko argi-eraginkortasuna handitzea lortu dugu, orain, luminarien % 8 baitira led teknologiakoak. Baina oraindik gutxi da. Aurrera jarraitu behar dugu Barakaldo hiri iraunkorragoa izan dadin” esan du amaitzeko Uriak.
 

Partekatu:
Twitter Facebook