Retuerton emakume batek jasandako eraso sexista gaitzetsi eta kondenatzen du Udalak - Barakaldoko Euzko Alderdi Jeltzalea

Barakaldoko EAJ Barakaldoko EAJ


Hasiera > Albisteak > Retuerton emakume batek jasandako eraso sexista gaitzetsi eta kondenatzen du Udalak

Retuerton emakume batek jasandako eraso sexista gaitzetsi eta kondenatzen du Udalak

2017/10/06


Iragan asteazken eguerdian, Barakaldoko neska gazte batek eraso sexista jasan zuen Retuerto auzoan. Barakaldoko Udalak erabateko gaitzespena agertu, eta erasoa kondenatu du gaur goizean egindako Bozeramailean Batzordean. Erasoa gaitzesteko kontzentraziorako deia egin du, hiri osoan ikusarazteko Barakaldok ez duela eraso bat ere gehiagorik nahi.

Ertzaintzak atxilotu zuen erasotzailea, gerriz behera biluzik zegoela eta biktima ibilgailuan sartzen ahalegindu ostean. Barakaldoko alkate Amaia del Campok gertatutakoa jakin bezain laster oposizioko alderdiei helarazi zien informazioa, eta Udaleko Emakume zerbitzuak horrelako egoeretarako ezarritako protokoloa abiarazi zuen.

Bozeramaileen Batzordean Adierazpen Instituzionala adostu, eta gaur arratsaldeko 19:00etan, Herriko Plazan kontzentrazioa egitea erabaki dute. Udalak barakaldarrei dei egin nahi die eraso sexistak gaitzetsi eta kondenatzera etor daitezen kontzentraziora.

 


Asteazken eguerdian Barakaldon gertatutako eraso sexista dela eta, Barakaldoko Udalak egindako adierazpena

Honako adierazpen hau egin dugu Barakaldoko Udaleko talde politikoek:
1.- Gure gaitzespen erabatekoa agertuz kondenatzen du Barakaldoko Udalak, joan den asteazkenean, eguerdi aldera, gure herrian gertatutako eraso sexista. Alde horretatik, gure babes osoa eskaintzen diogu erasoa jasan duen gazteari, bai eta momentu hauetan behar ditzakeen udal baliabide guztiak haren esku jartzen ere.
2.- Barakaldoko Udalak gogorarazi nahi du eraso sexistak direla emakumeen eta gizonen artean bizi dugun ezberdintasun egoeraren ondoriorik larriena. Beraz, tinko arbuiatzen dugu emakumeen osotasunaren eta bizitzaren kontrako edozein motatako ekintza edo jarrera.
3.- Indarkeria sexistaren eta berdintasunaren aldeko lana orain arte bezala egiten jarraitzeko konpromiso irmoa du Udal honek. Halaber, III. Berdintasunaren Plana osotasunean betetzen jarraitzeko konpromisoa hartzen dugu.
4.- Horregatik guztiagatik, eta sexu eraso hau arbuiatzeko, Udalak herritar barakaldarrei dei egiten die, arratsalde honetan, urriak 6, ostirala, 19:00etan, Herriko Plazan egingo den kontzentrazioan parte hartzera etor daitezen. Bide batez, herritar guztiei eskatzen diegu indarkeriaren aurka buru-belarri jardun daitezela, era horretara soilik eraikiko baitugu berdintasunezko Barakaldo guztion artean.


 

Partekatu:
Twitter Facebook