Haurren Merkatu Txiki Solidarioan parte hartu duten ikasleek Manos Unidas erakundeari eman diote 30.700 euroko txekea - Barakaldoko Euzko Alderdi Jeltzalea

Barakaldoko EAJ Barakaldoko EAJ


Hasiera > Albisteak > Haurren Merkatu Txiki Solidarioan parte hartu duten ikasleek Manos Unidas erakundeari eman diote 30.700 euroko txekea

Haurren Merkatu Txiki Solidarioan parte hartu duten ikasleek Manos Unidas erakundeari eman diote 30.700 euroko txekea

2017/02/22


Barakaldoko Haurren Merkatu Txiki Solidarioaren 16. edizioa gaur amaitu da txeke solidarioa emateko ekitaldiarekin. Hiriko 21 ikastetxeetako ikasleak Udalbatza Aretora etorri dira gaur, IGEekin eta Amaia del Campo alkatearekin batera, ekimen honetan bildutako 30.000 eurotik gorako txekea emateko Manos Unidas elkarteari.


Alkateak eskerrak eman dizkie Barakaldoko ikasleei Haurren Merkatu Txiki Solidarioaren antolaketan duten inplikazioagatik, beraiei esker Barakaldok beharrizan handienak dituztenen aldeko ekimena garatu dezakeelako urtez urte. Aurten bildutako dirua 2004an Barakaldorekin senidetu zen Porto Viejo hiriari laguntzeko erabiliko da, Richter eskalan 7,8ra iritsi zen lurrikarak zeharo hondatuta utzi baitzuen iaz.


Haurren Merkatu Txiki Solidarioari eta `Gabonaldia´ programako jarduera solidarioei esker, 30.700 euro biltzea lortu dugu aurten. Azken hau izan da, orain arte egin den Haurren Merkatu Solidariorik arrakastatsuena. Bigarren eskuko jostailuak saltzen jardun duten 500dik gora ikaslek 19.417,52 euro bildu dituzte lehen hezkuntzako 21 ikastetxeetako IGEek eta Bilbao Bizkaia Kutxa Fundazioak antolaketan emandako laguntzaz. Iaz, ostera, 18.727,30 euro.


Aipatu kopuruari beste 5.166,15 euro gehitu behar zaizkio, Pirritx, Porrotx eta Marimotots ekitalditik ateratakoak, bai eta haur ludotekarako sarrerekin bildutako 5.096 euro ere.
Ostalariek ere eman dute beren hondar alea kanpaina solidario honetan: ‘Monólogos de Humor’ ekitalditik ateratako 285 euro (2 euroan zegoen sarrera), bai eta Barakaldo Foto Festivalek ere, beste 750 euro.


Ikasleek Bizkaiko Manos Unidas elkarteko Maritxu Epalza eta Pedro Nebreda ordezkariei eman diete txekea. Manos Unidas elkarteak 400 bat ikasleentzat Porto Viejo hirian berreraikitzen diharduen lanetan lagunduko du Barakaldok egin duen ekarpen ekonomiko honek.

 

Partekatu:
Twitter Facebook