Errekatxok asteburu honetan ospatuko du Santa Barbara jai tradizionala - Barakaldoko Euzko Alderdi Jeltzalea

Barakaldoko EAJ Barakaldoko EAJ


Hasiera > Albisteak > Errekatxok asteburu honetan ospatuko du Santa Barbara jai tradizionala

Errekatxok asteburu honetan ospatuko du Santa Barbara jai tradizionala

2017/11/27


Asteburu honetan hasiko da abendua, eta berarekin batera, Errekatxo berriro izango da kalean bertako meatze-iragana omendu eta ospatzeko, meatzarien zaindaria den Santa Barbara jaiarekin. Udalak eta Roke Deunaren Gereziak elkarteak Urdandegietan barrena bisita gidatua, putxera lehiaketa, artisautza-azoka, meatze jokoak eta dantzak dira Barakaldoko auzo hau larunbatean eta igandean jai giroz betetzeko bi jaiegunetarako prestatu dituzten jardueretako batzuk.

Errekatxok bertako bizilagunei meategian jardun zutela gogorarazi nahi die ospakizunaren hirugarren urte honetan. “Urteak pasa ahala, jaia indartuz doa, Barakaldoko gune horretako memoria historikoa gogoratzeko modu dibertigarria eta atsegina delako” azaldu du Kultura, Hezkuntza, Euskara, Gazteria eta Droga-mendekotasunen Prebentzio Arloko zinegotzi Nerea Canterok.
Abenduaren 2an, larunbata, Errekatxoko plazan, 9:30ean abiaraziko den meatze-ibilbidea egingo da Urdandegietan barrena. Ibilbidean, auzoko meatze-ustiapenak izandakoaren hondarrak ikusiko ditugu. 120 minutuko (gutxi gorabehera) ibilbidea izango da.
Larunbatean, putxera lehiaketa ere egingo da 9:00etatik aurrera. 14:00etan aurkeztu beharko dira eltzeak epaimahaiak baloratu ondoren, zein taldek irabazi duen erabaki dezan. Guztira 400 euro banatu dira. Lehenengo sariak 200 euro jasoko du; bigarrenak, 120 euro; eta hirugarrenak, 80 euro.


Arratsaldean, Party-carro del Primo Bayoren musika-animazioa izango dugu.


Santa Barbara eguna igandean, abenduak 3, ospatuko da eta 10:00etan zabalduko den artisautza-azokak emango dio hasiera jaiari. Ordu erdi geroago, haurrentzako tailerrak egingo dira, eta 11:00etan, burdin forjatuko tailerra eta Barakaldoko Udal Txistu Bandaren emanaldia. 11:30ean, meatze jokoak hasiko dira.


Eguneko beste jarduera batzuen artean, CHIMA-Historia eta Ingurumena Interpretatzeko Zentroan zenbait erakusketen inaugurazioa, bai eta lasto-jaurtiketa, txingak, orga eta ingudea jokoak ere badaude.


GARRAIO-AUKERARIK ONENA, KBUSA


Santa Barbara jaian barakaldar asko hurbiltzen denez Errekatxora, Kbus hiriko autobus zerbitzua indartzea erabaki dugu, beraz, abenduaren 3an, Santa Barbara egunean, ordu erdiroko maiztasuna izango du 10:00etatik 15:00etara.


“Barakaldar guztiak ez ezik, inguruko herrietako bizilagunak ere animatu nahi ditugu Errekatxora etortzera eta Kbusa erabiltzera, aparkalekua bilatzeko arazoak ekidin eta erabat disfrutatu ahal izateko guztiok” esan du Canterok.

 

Partekatu:
Twitter Facebook