Barakaldok bat egingo du emakumeen genitalen mutilazioaren kontra egingo den erakusketarekin - Barakaldoko Euzko Alderdi Jeltzalea

Barakaldoko EAJ Barakaldoko EAJ


Hasiera > Albisteak > Barakaldok bat egingo du emakumeen genitalen mutilazioaren kontra egingo den erakusketarekin

Barakaldok bat egingo du emakumeen genitalen mutilazioaren kontra egingo den erakusketarekin

2017/02/01


Barakaldoko Udalak aurten bat egingo du otsailaren 6an ospatuko den Emakumeen Genitalen Mutilazioaren kontrako Nazioarteko Egunarekin. Emakume Arloak argazki erakusketa bat antolatu du Munduko Medikuak elkartearen eskutik eta bihartik aurrera egongo da ikusgai Barakart aretoan.

Emakumeen genitalen mutilazioa kaltegarria izaten da emakumeentzat eta belaunaldiz belaunaldi (ama-alabak) pasatu ohi den praktika bat da, eta askotan, ezin dudatuzko praktika, herriko eta herrialdeko emakume guztiekin egin baita. “Praktika hau positibotzat jotzen da, familiarentzat alaben genitalen mutilazioaz harro egotekoa dela uste baita. Izan ere, mutilazioa ez egiteak mespretxua eta estigmatizazioa dakarrela suposatzen du” azaldu du Emakume Arloko zinegotzi Rakel Olallak. “Hala ere, mutilazioa egiteak Giza Eskubideen urraketa dakar, eta horrekin batera osasun arazo larriak ere bai. Beraz, genero-indarkeria mota bat dela uste dugu eta garrantzitsutzat jotzen dugu praktika hau desagerrarazteko borroka agerian jartzea” esan du zinegotziak.

`Erantzukizunezko bidaia: emakumeen mutilazio genitalaren kontrako borrokan prebentzioak duen balioa´ erakusketak 10 argazkiren bidez erakusten digu alabak babestea eta praktika hau desagerraraztearen alde egitea erabaki duten familia atzerritarrek egiten duten prebentziozko bidea. “Alabak babesteko familiek egin behar dituzten urratsen egoera fiktizioak dira, zeinetan Munduko Medikuak elkarteko irakasle taldeek familiei ematen dizkieten praktika hori hemen egiteak dituen lege-arazoen eta arriskuen inguruko azalpenak, bai eta jatorrizko herrialdeetara joaten direnean, gurasoek alabak babesteko sinatzen duten prebentziozko konpromisoa ere adierazten baitigute” azaldu du Olallak.

Keniak eta Ugandak esaterako, legez debekatu dute mutilazioa egitea. Munduko Medikuak elkartearen erakusketak xede du familia horien borrokaren alde egitea, jatorrizko herrialde dituzten Kenian eta Ugandan ere beraien alaben eskubideak defendatzeko eta emakumeen genitalen mutilazioa desagerrarazteko borrokan ari baitira.
Erakusketan argazki bakoitzak dagokion azalpena ere izango du eta hilaren 13ra arte egongo da ikusgai, 11:00etatik 14:00etara eta 18:00etatik 20:00etara.

 

Partekatu:
Twitter Facebook