Adinekoen zentroek wifi zerbitzua izango dute adinekoen gaitasun teknologikoak lagunduko dituzten jarduerak bultzatzeko - Barakaldoko Euzko Alderdi Jeltzalea

Barakaldoko EAJ Barakaldoko EAJ


Hasiera > Albisteak > Adinekoen zentroek wifi zerbitzua izango dute adinekoen gaitasun teknologikoak lagunduko dituzten jarduerak bultzatzeko

Adinekoen zentroek wifi zerbitzua izango dute adinekoen gaitasun teknologikoak lagunduko dituzten jarduerak bultzatzeko

2022/02/02


Barakaldo Lagunkoiaren bitartez adinekoek adierazi dutenaren arabera, besteak beste, beharrezkoa da arrakala digitala murriztuko duten neurriak bultzatzea. Hori kontuan izanda, Gizarte Ekintza arloak, Mikel Antizar dela buru, Berrikuntza arloarekin batera bultzatu du doako wifi zerbitzua izatea udalerriko adinekoen zentroen sarean. "Ezinbestekoa dela uste dugu zentro horietan adinekoen gaitasun teknologikoak hobetzera bideratutako ekintzak egin ahal izateko, izan ere, beraiek eskatu dute" adierazi du Antizarrek.

Beraz, udaleko telefono kontratua berritu denez gero, erabaki zen Barakaldoko adinekoen bederatzi gizarte zentroak sartzea kablerik gabeko eta doako Internet zerbitzua duten udal instalazioen artean. Adinekoen zentroez gain, wifi zerbitzua izango dute Anaien parkeko gizarteratze zentroan (bertan adinekoentzako programazio zabala dago) eta udaleko musika kontserbatorioan ere.

Zerbitzua instalatzeko obrak hasi dira dagoeneko, lehenik eta behin kontserbatorioan, eta hurrengo asteetan zehar gizarteratze eta adineko zentroetan. "Egia da adinekoen oztopo nagusienetako bat teknologia berriak erabiltzea dela. Horregatik uste dugu adinekoen zentroak wifiz hornitzea erabakigarria izango dela, ez soilik udalak bultzatzen dituen jardueretan, baizik eta zentroetako programazioan ere. Izan ere, Interneta ez da erabiltzaileetara heltzeko oztopo bat izango" adierazi du zinegotziak.

ARRAKALA DIGITALA MURRIZTEKO EKIMENAK

Udalak hainbat ekimen abiarazi ditu herritarrei laguntzeko, bereziki adinekoei, teknologia berrien ezagutzan eta erabileran. Hori dela eta, aurten martxan jarri dugu, berriz ere, ADINTECH programa, adinekoentzako ikastaroak eta tailerrak dituen programazioarekin. Gizarteratze zentroetan eta Anaien parkeko gizarteratzen zentroan egingo dira eta edukiak errazak eta praktikoak izateaz gain, beren interesekoak ere izango dira, adibidez: whatsapp erabiltzea, bideodeiak egitea, medikuko hitzorduak eskatzea, bidaiak bilatzea, etab. "Pandemiak are gehiago nabarmendu du adinekoek beren telefonoak arin eta zuzen erabiltzeko duten beharra. Covid pasaportea eskuratzeko orduan argi geratu da, eta horretarako udaletik lagunduko diegu" azpimarratu du zinegotziak.

Gainera, abian jarri da Hurbiltzaileen irudia adinekoen zentroetan: informazioa eta jardueretan eta berrikuntzetan orientazioa emango diete adinekoei, baita teknologia berriei buruzko ezagutza handiagoa izateko laguntza emango diete ere.

(ITURRIA: Barakaldoko Udala)

Partekatu:
Twitter Facebook