Zortzi kaletan egingo du tratamendua Udalak, inork ez dezan laprast egin - Barakaldoko Euzko Alderdi Jeltzalea

Barakaldoko EAJ Barakaldoko EAJ


Hasiera > Albisteak > Zortzi kaletan egingo du tratamendua Udalak, inork ez dezan laprast egin

Zortzi kaletan egingo du tratamendua Udalak, inork ez dezan laprast egin

2017/01/03


Hiriko zortzi kaletan hobeto ibiltzeko teknika ez labaingarria erabiliko du Barakaldoko Udalak. Matxardadura izenaz ezagutzen da Trueba parkean, Munibe kalean edo Gurutzetako pasabidean irristadak saihesteko prozedura. 6 aste iraungo dute lanek, eta 24.000 eurokoa izango da inbertsioa.

Denboraren poderioz nabarmen narriatu dira udalerriko hainbat kaletako harlauzak, eta horrenbestez galdu egin dituzte labainketarentzako eragozpen propietateak. “Euria denean, oinezkoek usuago egiten dute laprast, eta horregatik iruditu zaigu beharrezkoa horrelako lanak egitea” azaldu du Hirigintza, Azpiegitura eta Udal Zerbitzu Arloko zinegotzi Jon Andoni Uriak.

Lurzoru narriatuak zulatzean datza matxardadura mekanikoa, eta oinezkoak seguru ibiltzeko lurzoruek behar duten irristakortasun koefiziente egokia berreskuratu dezaten erabiltzen da. “Harlauzak zimurtasuna berreskuratu beharra duen lekuetan egingo dugu tratamendua” azaldu du zinegotziak.

Munibe, Eguzkiagirre eta Ekonomia kaleetan, Gurutzetako A-8 gaineko pasabidean, Bakea kaleko jaitsieran eta Murrietan egingo da jarduketa. Bai eta Trueba parkean eta Gurutzetako arkupeetan ere.


“Iaz ere egin genuen tratamendu bera Trueba parkean, asko baitira han laprast egiten duten auzotarrak” Beraz, oraingoan, matxardadura teknika baliatuko dugu, bide-zorua erabat segurua izan dadin" esan du Uriak.

 

Partekatu:
Twitter Facebook