Zortzi euskal udalerri berritzailek estrategia bateratu bat sustatzeko lantalde bat eratu dute Barakaldon - Barakaldoko Euzko Alderdi Jeltzalea

Barakaldoko EAJ Barakaldoko EAJ


Hasiera > Albisteak > Zortzi euskal udalerri berritzailek estrategia bateratu bat sustatzeko lantalde bat eratu dute Barakaldon

Zortzi euskal udalerri berritzailek estrategia bateratu bat sustatzeko lantalde bat eratu dute Barakaldon

2017/03/20


Estatuko 62 hirik parte hartzen duten Innpulso Sarearen barruan lantalde bat sortzeko gaur egin den Zientzia eta Berrikuntzaren sarean parte hartzen duten zazpi euskal udalerri nagusien arteko lehen topaketan, Barakaldo hiria izan da anfitrioia. Bilerara Gasteizko Udala ere gonbidatu da, nahiz eta sarearen barruan ez dagoen.

Barakaldoko alkate Amaia del Campo izan da lanerako lehen bileraren sustatzailea, eta bertan, honako hauek ere izan dira: Abanto eta Zierbenako alkate Maite Etxebarria; Ermuko eta Etxebarriko alkateak –Carlos Totorika eta Lorenzo Oliva-; (CIMUBISA) Bilboko Udaleko Udal Informatikako zentroko zuzendari nagusi Iñaki Etxebarria; Donostiako Estrategia Bulegoko arduradun Kepa Korta; Eibarko Udaleko Garapen Ekonomikoko zinegotzi Alberto Albistegui; Gasteizko Udaleko Enplegu eta Garapen ekonomiko Iraunkorreko Saileko zuzendari Juncal Ibeas, bai eta zenbait udalerritako erakunde publikoetako hamar bat zinegotzi eta ordezkari ere.


Lehen topaketa honetan, Del Campok euskal udalerrien arteko lankidetza bultzatzeko eta sinergiak aprobetxatzeko eta informazioa eta baliabideak partekatzeko bide ematen diguten lan-puntu baterakideak bilatzeak duen garrantzia azpimarratu du.
Barakaldo, Bilbo, Abanto eta Zierbena, Ermua, Etxebarri, Eibar eta Donostia dira Innpulso Sarea osatzen duten Euskadiko zazpi herriak; dena den, egun, `Zientzia eta Berrikuntzaren Hiria´ bereizgarria duten Espainiako 62 hiri daude plataformaren barruan.
Barakaldoko Udalean egindako lehen bilera honetan, hiri bakoitzeko `smart city´ estrategia partekatu eta lankidetzako ekimen berritzaile berriak garatzeko lagungarri izan daitezkeen lan-puntu baterakideak bilatu dira. Halaber, berrikuntza bultzatzeko kanpoko finantziazio iturriak ere aztertu dira. Aurrera begira, topaketetarako egutegia egingo da berrikuntzako estrategia partekatuan aurrera egin ahal izateko.


I+G+Beko Estatuko Idazkaritzak 2011n eman zion Barakaldori bereizgarria, toki erakundeak eta Inguralde-garapen agentziaren bidez, hirian eta bereziki enpresa sarean, berrikuntza sustatzeko egiten ziharduen lana aintzatesteko. Enpresa egitura moderno eta aurreratua sendotzea da helburua, aberastasuna eta enplegu egonkorra eta kalitatezkoa lortzeko lagungarria izango dena. Horrela bada, `Barakaldoko Enpresa Berritzailearen Saria´ proiektuak gauzatu ditu eta Innobak sortu du, bertan parte hartzen duten enpresei laguntza emateko ekimen berriak sortu eta finkatzerakoan, bai eta berrikuntza-proiektuak garatzerakoan ere.


Barakaldok berrikuntzaren arloan duen inplikazioagatik, 2013an aukeratua izan zen Mostolesekin batera Innpulso Sarearen buru izateko.


Hirien foro horri esker, Barakaldok ere udalerrien arteko elkarlaneko proiektuak aprobetxatu ez ezik, instalazio zientifikoak eta teknologikoak kokatzeko eta kongresuak, mintegiak eta beste ekitaldi batzuk ospatzeko lehentasuna ere izan dezake.

 

Partekatu:
Twitter Facebook