Barakaldoko Udalak berriro esleituko du Bide-garbiketa eta Zabor-bilketaren kontratua Kontratuen inguruko Errekurtsoen Administrazio Organoak emandako ebazpenean oinarriturik. Hirigintza, Azpiegitura eta Udal Zerbitzu Arloko zinegotzi Jon Andoni Uriak Informazio Batzordean atzo eman zuen ebazpen honen berri, eguneko gai zerrenda egon ez arren.
Amaia del Campo 2015eko ekainean heldu zen alkatetzara eta sei hilabete beranduago, 2015eko abenduan amaitu zen Bide-garbiketa eta Zabor-bilketaren kontratua. Alderdi Sozialistak zabor-bilketaren kontratua ez lizitatzea erabaki zuenez, zerbitzua ezin izan zen garaiz esleitu, zeren eta Hirigintzako aurreko zinegotzi Jesus María González Suancesen arabera, urtebeteko tramitea baita. “Hortaz, hiriko zabor-bilketaren kontratua dela eta gaur egun daukagun egoera gobernuaren azken etapan Barakaldoko sozialisten eragingabetasunaren ondorioa da, gustukoa izan, nahiz ez izan" azpimarratu du Uriak.
Orain, zerbitzua normaltasun osoz ematen da. Sozialistek 10 urteko indarraldia zuen kontratua esleitu, eta ez zutenez berritzeko agiririk tramitatu, egun, garbiketa-zerbitzuak darabiltzan makinak zahartuta daude.
PSEren kudeaketa penagarriari esker, Udalak epai judizialei aurre egin behar izan die -guztira 8 milioi eurotik gora- eta orain, hiriko kontraturik garrantzitsuenak (zabor-bilketa, TAO, Kbusa, etab.) berritzeko lanean dihardu oraingo gobernu taldeak. “Tramite garrantzitsuak eta luzeak dira eta gainera, sozialisten kontrako botoa ere izan dugu, hiriaren aurrerakuntza geldiarazteko asmoz” zehaztu du Uriak.
Antzeko kasuak beste udalerri batzuetan
Kontratuen inguruko Errekurtsoen Administrazio Organoaren ebazpena ez dago kudeaketa kontuarekin lotuta, baizik eta horrelako kontratuetarako legeak jasotzen duen tramite teknikoarekin.
Sozialistak agintean daudela, antzeko kasuak eman dira, bai Barakaldon, bai Bilbon. Barakaldon, José María González Suances zinegotzi sozialistarekin esaterako, TAO kontratuaren aurreko agiriak inpugnatu egin ziren, eta Bilbon ere, Alfonso Gil sozialistarekin, Kontratuen inguruko Errekurtsoen Administrazio Organoak TAO zerbitzuaren adjudikazioaren kontrako ebazpena jaso zen, eta orain, Administrazioarekiko auziak berriro aldatu du.
“Bere garaian, Suancesek eta Gilek ez zuten dimititu, eta inork ez zien dimititzea eskatu; hortaz, ez dugu ulertzen Barakaldoko sozialistek alkatearen inguruan egindako eskaria, hauteskundeetarako estrategia ez bada” azpimarratu du Uriak.
Kontratuen inguruko Errekurtsoen Administrazio Organoan errekurtsoak jartzea nahiko normala izaten da administrazioetan horrelako kontratuak egiterakoan. Izan ere, Alderdi Sozialistaren azken legegintzaldian 14 errekurtso izan zituen Kontratuen inguruko Errekurtsoen Administrazio Organoan.
Izena zikintzeko kanpaina
PSEk dimisioa eskatzeko egindako eskaria, sozialistak alkatearen izen ona zikintzeko egiten ari diren kanpainaren barruan dago. “Orain izena gehiago zikintzeko, gobernu taldeak nahierara esleitzen dituela kontratu txikiak diote, erabat legalak eta Sektore Publikoko Kontratuen Legearen barruan daudenean” esan du. “Ohituta gaude Barakaldoko PSEren deskalifikazioak eta difamazioak entzuten, eta txarrena da ugarituz joango direla maiatzeko hauteskundeak hurbildu ahala” esan du Uriak
.
Deigarria da Alderdi Sozialista alkatearen dimisioa eskatzea, beraien kudeaketaren ondorioz, barakaldarrek 8 milioi euro ordaindu behar izan dituztenean epai judizialetan. Diru hori hiria hobetzeko erabili ahal zen, baina ez dute azalpenik eman, ez eta barkamenik eskatu ere herritarrei. “Urteak pasatu beharko dira Barakaldon Alderdi Sozialistak utzitako herentzia pozoitsua desagertu arte, baina Barakaldo modernizatzeko lanean jarraituko dugu herritarrekin batera” esan du zinegotziak. “Ez dugu utziko gure herria geldiarazten”.
Partekatu: