Zabalik da irailaren 13ra arte Barakaldoko Mentor Gelako CISCO ikastaroetan matrikulatzeko epea - Barakaldoko Euzko Alderdi Jeltzalea

Barakaldoko EAJ Barakaldoko EAJ


Hasiera > Albisteak > Zabalik da irailaren 13ra arte Barakaldoko Mentor Gelako CISCO ikastaroetan matrikulatzeko epea

Zabalik da irailaren 13ra arte Barakaldoko Mentor Gelako CISCO ikastaroetan matrikulatzeko epea

2017/08/30


 Datorren irailaren 1ean zabalduko du Barakaldo Mentor Gelark Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioko CISCO online ikastaroetako matrikula egiteko epea, ordenagailu sareetako CiSCO Ziurtagiri Akademikoa eskuratu ahal izateko. Barakaldoko Udaleko Inguralde Garapen Agentziak kudeatzen du aipatu plataforma digitala.

Linux sistema eragilearen Linux Essential hastapen ikastaroa da aurtengo nobedade nagusia, eta NDG (Newoerk Development Group) enpresak garatu du. Irailean hasiko da Mentor Gela ikastaro ematen, eta instruktore batek egingo du jarraipena. 4 hilabete iraungo du ikastaroak.


Planifikazio berrian, programaren hainbat eduki eguneratu dira. Horrela bada, sareetara sarbidearen hastapenei buruzko 1 moduluan eta bideraketa eta kommutazioari buruzko 2 moduluan eskainiko da CISCO CCNA6 ibilbidea. CCNA5 ibilbidea ere eskainiko da, mailaketari buruzko 3 moduluan eta sareen konexioari buruzko 4 moduluanan. Modulu horietan aritzeko, lehenagotik gaindituta eduki behar dira Barakaldoko Mentor Gelako aurreko moduluak. Ikastaro bakoitzak 5 hilabete irauten du, eta 24 eurokoa da matrikularen hileko kostua. Modulu bakoitza amaitu eta azken buruko azterketa egin ostean eskuratuko da egiaztagiri ofiziala.


Irailaren 13ra arte iraungo du CISCO programan matrikula egiteko epeak. Ikastaro bakoitzeko planifikazioa kontsultatu nahi dutenek http://aulamentorbarakaldo.inguralde.info webean egin dezakete.


Sare informatikoetako teknologietan trebatzeko plan bat da CISCO egiaztagiria, eta CISCO enpresak eta Barakaldoko Mentor Gelak sinatutako hitzarmenari esker eskaintzen da. Ikastaro horien bidez, datu sareak administratzen eta router eta switcheak konfiguratzen ikasiko dute ikasleek. Mentor Gelak nabarmendu nahi du, ordenagailu sareetan, cloud computing-ean eta errealitate birtualean oinarritutako informazio- eta komunikazio-teknologia berrietan handituz doan eskariei erantzun eta ikasbide bat eskaintzeko dagoela diseinatuta aipatu prestakuntza.


ONLINE PRESTAKUNTZA, EUSKADIN BAKARRA


170 online ikastaro baino gehiago biltzen dituen prestakuntza proiektua da Inguralde- Barakaldoko Udaleko Garapen Agentziak eskaintzen duen Barakaldo Mentor Gela, eta Hezkuntza Ministerioak egiten ditu ikastaroen ziurtagiriak. 68 lagunek aberastu zuten 2016 urtean beren curriculum profesionala, Euskadin bakarra den Barakaldo Mentor Gelaren bidez. CISCO programa da jendeak gehien eskatzen duena. Programaren web orrian bertan edo Barakaldo Mentor Gelaren zentrora (Dolores Ibarruri pasealekuan dagoen Enplegu Zentroan) gerturatuta kontsulta dezakete herritarrek prestakuntza eskaintza zabala.

 

Partekatu:
Twitter Facebook