Usoa Tailerrak etapa berri bati ekin dio Barakaldoko Udalaren Bitarteko Propio gisa, langileentzako gizarte-arreta indartze aldera - Barakaldoko Euzko Alderdi Jeltzalea

Barakaldoko EAJ Barakaldoko EAJ


Hasiera > Albisteak > Usoa Tailerrak etapa berri bati ekin dio Barakaldoko Udalaren Bitarteko Propio gisa, langileentzako gizarte-arreta indartze aldera

Usoa Tailerrak etapa berri bati ekin dio Barakaldoko Udalaren Bitarteko Propio gisa, langileentzako gizarte-arreta indartze aldera

2022/01/25


Aro berria hasiko da Usoa tailerrean. Udalak eta Argiñe Martínez zuzendari kudeatzaileak prentsaurrekoa eman dute gaur, Barakaldoko Udalaren Bitarteko Propio gisa eratzeak zer esan nahi duen azaltzeko eta desgaitasuna duten pertsonen gizarteratzearen eta laneratzearen erreferente izaten jarraitzeko proiektuak ezagutarazteko.

Joan den astean amaitu zen Usoa Tailerraren zuzendaritzak Udalaren Bitarteko Propioa izateko egindako prozesua. Erabaki horri esker, Usoak barakaldarren interes orokorraren alde lan egiteko zerbitzuak ematen jarraitu ahal izango du, beste enpresa batzuekin lehiatu beharrik gabe, eta horrek haien egonkortasuna eta lanpostuak bermatuko ditu.

Udalak eta Martinezek gogorarazi dute Usoa Tailerra Barakaldok 80ko hamarkadan abian jarri zuen tresna aitzindaria dela, Minusbaliatuak Gizarteratzeko Legearen itzalpean, desgaitasuna duten pertsonak gizarteratzeko eta laneratzeko eredu gisa. Urteetan zehar, erakundea eboluzionatuz joan da, eta 2002an fundazio izatetik merkataritza-sozietate izatera igaro da, jarduera berriei eta enpleguaren sorrerari estaldura emateko, baina sorrerako helburuak ahaztu gabe. Zerbitzu-zorroa ere handitu egin da, gaur egun ondoko jarduerak ere egiten baititu: lorezaintza, garbiketa, laneko jantziak egitea, digitalizazioa, dokumentuak isilpean suntsitzea eta manipulazio-lanak.

Usoa Tailerraren azken arazoa 2017an gertatutako arau-aldaketa batekin sortu zen. Aldaketa horrek zaildu egiten zuen gizartearen zerbitzuen kontratazio publikoa, eta etorkizuneko aukerei eragiten zien. % 80ko fakturaziora iritsi behar genuen Usoaren jabe ziren erakunde publikoentzat; bestela, Udalarekin une hartan geneuzkan kontratuak kendu ahal izango zizkiguten. Hau da, proiektuak porrot egiteko benetako arriskua zegoen, Udalari zerbitzuak emateko ezin izango baikinen beste enpresa batzuekin lehiatu, edo egoera horri erantzuteko entitatea, elkar ulertzeko, Usoa ona eta txarra dei genezakeen horretan banatu beharko genuelako. Hori konpondu gabe zegoen Usoa Tailerraren agintea hartu nuenean", azaldu du Udalak.

Lehendakariak gogorarazi duenez, gainera, Usoak beste behar batzuk ere bazituen mahai gainean. Profil berriak sartu dira, jende gazteagoa eta, aldi berean, bizi-itxaropenak gora egin duenez, desgaitasunen bat duten pertsonek eta haien familiek zahartzearen ondoriozko beharrak kudeatzeko erronkari egin behar diote aurre.

Arazo horiei irtenbidea emateko eta etorkizuneko proiektu estrategiko bat eraikitzeko, 2020an zuzendaritza berriak bi erabaki hartu zituen: Gerentzia berritzea eta sozietatearen forma juridikoa Kontratuen Legearen eskakizunetara egokitzea. Hori dela eta, Argiñe Martinez izendatu zen, eta, ondorik, Udalaren bitarteko propio gisa eratu zen, erabakitzeko ahalmena galdu gabe, ez eta Usoa Tailerraren jarduerak errentagarritasun ekonomikoaren arabera bereizi gabe.

MEDIKUA, ERIZAINTZAKO UNIBERTSITATE-DIPLOMADUNA (EUD), FISIOTERAPEUTA ETA LOGOPEDA

Argiñe Martinezek azaldu duenez, Usoa Tailerraren etapa berri honetan langileen eta haien familien gizarte-arreta indartuko da. Epe laburrean, figura profesional berriak ezarriko dira, plantillaren eta bere familien beharrei erantzute aldera.

"Nahiz eta diziplina anitzeko talde hagitz ugaria dugun (gizarte-langileak, psikologoak, hezitzaileak, pedagogoak), beharrezkotzat jotzen dugu eremu sozio-sanitarioko figura profesionalak izatea atzetik. Mediku batez, EUD batez (erizaintzako unibertsitate-diplomaduna), fisioterapeuta batez eta logopeda baten irudiaz ari gara.

Horrezaz gainera, komunitatean partekatzen diren aisialdi-ibilbideak jarriko dira abian, harremanak berdintasunez, elkarrekikotasunez, konfiantzaz eta errespetuz ezartze aldera; berbarako, kirol egokitua, kulturen arteko eta belaunaldien arteko topaketak eta kultura-jarduerak. Zahartze aktiboaren arloko programa ere indartuko da jarduera berrien plangintzarekin, egiaztatu baita Usoa Tailerraren adineko pertsonentzat jarduera horiek prebentzio-tresna indartsu bilakatzen ari direla.

Beste nobedade bat "Por una boca sana" deritzon programa izango da. Horri esker, urtero aho-hortzetako azterketa bat egingo zaie laneko ikastegiko pertsonei, maskarak etengabe erabiltzearen ondoriozko prebentzio-neurri gisa.

Desgaitasuna duten pertsonei autonomia eta independentzia gehiago emateko tresna berrietan ere aurrera egiten jarraituko da. Argiñe Martínezek jakinarazi duenez, "Bizitza autonomoa" garatzeko programako gure moduluetako bat etxeko lanak egitearekin zerikusia duten gaitasunak eskuratzera bideratuta dago, hala nola janaria prestatzea, garbitzea, arropa garbitzea... Horretarako, sukaldea, etxetresna elektrikoak, plantxa-gunea eta arropa esekilekua dituen gune bat prestatu dugu, eta han gaitasun berriak lantzen dira egunero".

USOA TAILERRAREN DATUAK:

Plantilla: 438 pertsona; horietarik 272 Barakaldokoak dira eta 166 inguruko udalerrietakoak.
Langileen % 90 bereziki ahulak eta zaurgarriak dira, eta hainbat desgaitasun mota dituzte.
Enplegu Zentro Berezia: enplegagarritasunaren batez bestekoa 352 langilekoa da.
Lanerako ikastegia: Usoa Tailerrak 90 plaza ditu, zentroko pertsonentzako eta enplegu batera igarotzeko tresna gisa balio dutenak.
Instalazioak: 7.616 metro karratu Lutxana auzoan.
Lorezaintza: Usoa Tailerrak 800.000 metro karratuko lorategi publikoa eta pribatua ditu Barakaldon. 24 ibilgailu eta makineria eta erreminta ekipo zabala ditu.
Digitalizazioa: Usoa Tailerra urtean 400.000 dokumentu digitalizatzeko gai da, baldin eta digitalizazio ziurtatua bada, eta 500.000 dokumentu dira digitalizazio estandarraren kasuan, benetakotasuna bermatuz.
Dokumentuak isilpean suntsitzea: urtean 70 tona paper prozesatu eta birrintzeko gaitasuna du.
Garbiketa: enpresa txikiak, merkataritza-guneak, garajeak, atariak, altzariak
Azpikontratazioa: beste enpresa batzuen muntaia produktibo txikiak egiten dira, hala nola muntaketa elektrikoak eta kableatuak, paketatzeko, etiketatzeko eta gutun-azaletan sartzeko lanak, Barakaldoko ITP enpresarentzako aeronautikako elementuen bainatzea, `stock'en kudeaketa eta transformadore elektrikoetarako poliesterrezko isolatzaileekin egindako lanak.

Partekatu:
Twitter Facebook