Udalak zurrumurruen aurkako bisita gidatuen jardunaldia bultzatu du bereizkeria ekiditeko eta bizikidetza hobetzeko - Barakaldoko Euzko Alderdi Jeltzalea

Barakaldoko EAJ Barakaldoko EAJ


Hasiera > Albisteak > Udalak zurrumurruen aurkako bisita gidatuen jardunaldia bultzatu du bereizkeria ekiditeko eta bizikidetza hobetzeko

Udalak zurrumurruen aurkako bisita gidatuen jardunaldia bultzatu du bereizkeria ekiditeko eta bizikidetza hobetzeko

2022/02/11


Udalak bereizkeria eta xenofobia ekiditeko, bizikidetza hobetzeko eta kultura aniztasuna bultzatzeko ekintza berri bat aurkeztu du gaur Barakaldon. Zurrumurruen aurkako bisita gidatuen jardunaldia da, otsailaren 19an (larunbata) izango da, goizean.

"Egiaztatu da beste jatorri batzuetako barakaldarrak ezagututa zurrumurru asko bertan behera geratzen direla. Bisita horien bidez pertsonak elkarren artea aritu daitezke horretarako sortu diren topaketa eta gizarteratze espazioetan. Gainera, Barakaldoko historia ezagutzeko tokiak bisitatzen dira. Horrela, industrializazioan harrera hiri bat izan ginela azal dezakegu, izan ere, gaur egungo migrazioaren antza du" azaldu du.

Bisitak 10:00etan hasiko dira Clara Campoamor Zentro Zibikoan. Bertan hiru talde egingo dira eta Desertu-Urban, San Bizente eta erdigunea bisitatuko dituzte. Talde bakoitzean bi arduradun eta gida bat egongo dira, borondatez arituko dira.

Desertu-Urban eremuan ikusi ahal izango dute, itsasadarraren ertzean auzo berri bat sortu dela, ezkerraldeko fabrika garrantzitsuena egon zen antzinako lursailan: Bizkaiko Labe Garaiak. San Bizenten, Barakaldo jaio zen auzoan, leku historikoak bisitatuko dira. Bestalde, erdigunean, garrantzi handiko eraikinak eta kaleak bisitatuko dira.

Bisiten ostean, Clara Campoamor zentrora itzuliko dira, eta dinamiken bidez eta ospakizun giroan, ikusi dutenaz jardungo dute, beste taldeetako kideekin elkar aritzeko.

Zurrumurruen aurkako bisita gidatuetan izena emateko aurretiaz bidali mezu bat helbide elektroniko honetara: amekadi@gmail.com edo Whatsapp bat bidali eta/edo deitu: 670745032 zenbakira.

Udalak bizilagunak animatu ditu ekimen berezi horretan parte hartzera, eta eskertu du migranteen elkarteek izan duten inplikazioa, baita beste gizarte, kultura eta bizilagunen elkarte batzuen parte-hartzea ere. "Bertan behera utzi behar ditugu migranteen aurkako estereotipoak eta aurreiritziak" azpimarratu du.

ZURRUMURRUEN ARTEKO SAREA (ZAS)

Barakaldo, 2019ko abenduan Zurrumurruen Aurkako Sarean (ZAS) sartu zen. Bertan Euskadiko erakunde nagusiak ordezkatuta daude, hala nola hiru foru aldundiak, Eusko Jaurlaritza edo Bilbo, Donostia, Gasteiz, Getxo, Portugalete edo Zarauzko udalak, besteak beste.

(ITURRIA: Barakaldoko Udala)

 

Partekatu:
Twitter Facebook