Udalak Tokiko Agenda 21en diagnostikoa zabaldu du herritarrek duten iritziaren berri jakiteko - Barakaldoko Euzko Alderdi Jeltzalea

Barakaldoko EAJ Barakaldoko EAJ


Hasiera > Albisteak > Udalak Tokiko Agenda 21en diagnostikoa zabaldu du herritarrek duten iritziaren berri jakiteko

Udalak Tokiko Agenda 21en diagnostikoa zabaldu du herritarrek duten iritziaren berri jakiteko

2017/05/02


Barakaldoko Udalak herritarrei galdetuko die hiriari buruz zein iritzi duten. Tokiko Agenda 21eko Lehenengo Ekintza Planaren diagnostikoari amaiera emateko zabaldu den prozesu parte-hartzaile honek orain arte bildutako iritzi teknikoez gain, herritarrek Barakaldoko gizarte, ekonomia eta ingurumen arloei buruz dituzten iritziak ere jasoko ditu.


Helburu nagusia hiriak gaur egun duen egoerari buruzko diagnosia egitea da, eta hortik abiatuz, udalerriko iraunkortasun maila handitzeko bide ematen duten etorkizunerako jarduketak zehaztu ahal izatea.


“2017. urtean abiarazitako azterketa honek orain herritarrei parte hartzeko aukera emateaz gain, iraunkortasunaren inguruan udalerrian martxan jarritako politikak eta ekintzak berrikustea ere badu helburu. “Barakaldarrek emandako iritziei eta bildutako informazioari esker, aztertutako arlo bakoitzerako helburuak zehaztu ahal izango dira, besteak beste, honako gaien ingurukoak: airearen kalitatea, ura, mugikortasuna, hondakinak kontsumo energetikoa eta biodibertsitatea” azaldu du Hirigintza Diziplina, Ingurumen eta Osasun Arloko zinegotzi Gorka Zubiaurrek.


Galdetegia Udaleko web orrian -www.barakaldo.org- `Parte-hartze eta Gardentasun´ departamenduan dago eskuragarri ekainera arte. “Parte-hartzea sustatzeko, idazki bat bidali dugu hiriko elkarte guztietara hiriak egun duen egoeraren berri gertutik dakitelako" azpimarratu du Zubiaurrek. Udaleko sare sozial ofizialetan -Facebook eta Twitter- ere jarriko da galdetegia eta herritarrei Herriko Plazako eta Gurutzetako argidun pantailen bidez emango zaie informazioa.

Diagnostikoak Barakaldoko Tokiko Ekintzaren II. Plana ekarriko du, “hiri iraunkorragoa lortzeko ardatzak ematen dituen lana baita” esan du zinegotziak.

Partekatu:
Twitter Facebook