Udalak parkeetako pinu-beldarra desagerrarazteko prozesu berria martxan jarriko du - Barakaldoko Euzko Alderdi Jeltzalea

Barakaldoko EAJ Barakaldoko EAJ


Hasiera > Albisteak > Udalak parkeetako pinu-beldarra desagerrarazteko prozesu berria martxan jarriko du

Udalak parkeetako pinu-beldarra desagerrarazteko prozesu berria martxan jarriko du

2017/03/10


Barakaldoko Udala neurriak hartzen ari da parkeetan pinu-beldarra agertzea geldiarazteko. Urrian prebentziozko operazioa gauzatu zen ohiko guneetan, baina klimatologia-baldintzak direla eta, eguraldiak, udaberrikoa izanik negukoa baino, intsektu hau bat-batean agertzea ekarri du.


Ezohiko egoera da, lorezaintza zerbitzuko adituek diotenaren arabera. Eguraldi ona dela eta, beldarrak bi beldar-talde egin ditu ¨ohikoena bakarra egitea denean¨. ¨Ohikoena da beldarrak udaberrian agertzea eta neguan zehar lur azpian egotea¨, gaineratu du Jon Andoni Uriak, Hirigintza, Azpiegitura eta Udal Zerbitzuko zinegotziak.


¨Beldarra udal zerbitzuek kontrolatzen zuten endoterapia bidezko tratamenduekin. Hala ere, aurten harritu gaitu intsektu honen jarrerak eta neurriak hartu ditugu tratamendu berria aplikatzeko, parkeetan ager ez dadin¨, azaldu du.


Azken egunetan beldarra hiri lurzoruan egotearen inguruko alerta asko jaso dira Udalean. Zortzi gune atzeman dira eta horietan jokatuko da enborretan eraztunak jarriz; beraz, ¨intsektuak jada ezingo dira lurrera joan¨, azaldu du zinegotziak. Teknika hau Udalak kontratatu beharko du, eta prozedura jada martxan jarri da.


Halaber, lorezaintza zerbitzuak ere kaltetutako zuhaitzetan tratamendu bat egingo du. ¨Beharrezkoa izan da itxarotea martxora arte, zeren eta lorezaintzako udal zerbitzuak azaldu digunaren arabera, ezinbestekoa da zuhaitzari izerdia igotzen egotea tratamendua xurga dezan¨, adierazi du Uriak.

 

Partekatu:
Twitter Facebook