Udalak Osakidetzari oraindik ez diola Errekaortuko anbulatoriorako lokala eman ohartarazi du EAJ-PNVk - Barakaldoko Euzko Alderdi Jeltzalea

Barakaldoko EAJ Barakaldoko EAJ


Hasiera > Albisteak > Udalak Osakidetzari oraindik ez diola Errekaortuko anbulatoriorako lokala eman ohartarazi du EAJ-PNVk

Udalak Osakidetzari oraindik ez diola Errekaortuko anbulatoriorako lokala eman ohartarazi du EAJ-PNVk

2014/10/06


Euzko Alderdi Jeltzaleak goiz honetan ekimen bat aurkeztu du Barakaldoko alkateari beharrezko aginduak ematea eskatzeko. Honela, udal teknikoek eta Eretzako teknikoek Osakidetzari lokala ematea atzeratu duten arazo burokratikoak konpondu ahalko lituzkete.

PSEk Eretza eta Udala kudeatzen du, horregatik EAJ-PNVrentzat ulertezina da haien artean adostasun bat ez lortzea. Adostasun baten bidez, berehala txostena tramitatu ahalko lukete lehenbailehen anbulatorioa egia bihurtzeko.

ARDURAZ JOKATZEKO UNEA DA

Halaber, Alkateari eskatu diogu erantzukizunez jokatzea, pasa den uztailaren 28an, sare sozialen Errekaortuko anbulatorioren irekitzeari buruzko galderen aurrean Alfonso Garcíak erantzun zuen eta: “Eusko Jaurlaritzak nahi duenerako. Lokala bere eskura dauka.”
 

Partekatu:
Twitter Facebook