Barakaldoko udalak Rontegiko auzokide eta gure alderdien eskaerei erantzuna ematea berri bikaintzat hartzen du Euzko Alderdi Jeltzaleak. Hauek bi urte eta erdi eman dute udal arduradunei pasabide honetan gertatzen diren arazoak (irristadak eta eskudelen akabera txarra) konpontzea eskatzen. Pasabide honek igogailua Mendia Taldeko 6-7-8 eta 9 zenbakiekin lotzen du.
EAJ-PNVk Mendia Taldeko auzokideak beraien iraunkortasunagatik zoriontzen ditu, nahiz eta bi urte eta erdi baino gehiago pasatu behar izan Gobernu taldeak haiei kasu egiteko. Gure alderdian jarritako konfidantza eskertzen diegu beraien interesak defendatzeko guregana jo zutenean.
Partekatu: