Udalak Llano eta Lurkitzagako frontoiak berriztatzeko 14.000 euroko inbertsioa egin du - Barakaldoko Euzko Alderdi Jeltzalea

Barakaldoko EAJ Barakaldoko EAJ


Hasiera > Albisteak > Udalak Llano eta Lurkitzagako frontoiak berriztatzeko 14.000 euroko inbertsioa egin du

Udalak Llano eta Lurkitzagako frontoiak berriztatzeko 14.000 euroko inbertsioa egin du

2017/03/15


Barakaldoko Udalak duela aste batzuk amaitu ditu Llano eta Lurkitzagako frontoiak berritzeko lanak. Izan ere, azken urteotan ez denez mantentze lana egin, hormak nahiko hondatuta eta jokalekuaren marrak ezabatuta egon dira.

Udal Kirol Erakundeak (UKE) instalazio horien erabilera hobetzeko zenbait jarduketa burutu ditu; inguruko herritarrek sarritan eskatutako jarduketak hain zuzen. Lurkitzagako frontoian hormak saneatu eta pintatu egin dira hasierako kolorea berreskuratzeko asmoz. Gainera, frontoiko jokalekuaren marrak ere pintatu dira, ezabatuta egon baitira. Jarduketa horretan 5.996,76 euroko inbertsioa egin da.

Era berean, Llanoko frontoian ere jardun da. Instalazio horietan ere hormak saneatu ostean, jokalekuaren marrak eta hormak pintatu dira. Llanoko herritarrek askotan erabiltzen dituzten instalazioak dira, frontoia ez ezik, saskibaloi-saskiak ere bertan dituztelako. UKEk saski-taulak ere berritu ditu, kirola kalean egitera bultzatzearren.

Llanon ere saneatu da mantentze-egoera txarrean zegoen hormigoizko izkina bat. Lan horretan 8.053,79 euro inbertitu dira.

Aipatu neurri horiek kirol instalazioak berritzeko proiektuaren barruan daude eta 138.400 euro inbertitu dira gobernu taldeak egindako jarduketetan, besteak beste, Gorostitzako padel pistetan belar artifiziala jarri da, Gorostitza eta Lasesarreko gimnasioetarako makinak erosi dira eta Lutxanako rokodromoan gomazko lurra jarri da.

 

Partekatu:
Twitter Facebook