Udalak iragarri du astelehenean zozketatuko direla Barakaldoko gazteentzako alokairuko pisuak - Barakaldoko Euzko Alderdi Jeltzalea

Barakaldoko EAJ Barakaldoko EAJ


Hasiera > Albisteak > Udalak iragarri du astelehenean zozketatuko direla Barakaldoko gazteentzako alokairuko pisuak

Udalak iragarri du astelehenean zozketatuko direla Barakaldoko gazteentzako alokairuko pisuak

2021/06/18


Hirigintza Plangintza eta Kudeaketa zinegotziak iragarri duenez, datorren astelehenean, ekainaren 21ean, 12: 00etan, egingo da Barakaldoko gazteentzako alokairuko etxebizitzen zozketa. Etxebizitza horiek errenta merkea dute eta, Serralta zumarkaleko 2. zenbakian daude, Lutxanan. Eretza udal hirigintza-sozietateak kudeatzen ditu.

Zinegotziak azaldu duenez, Serraltako etxebizitzen zozketan 35 urtetik beherako 34 familiak parte hartuko dute; horietako 30ek bi logelako etxebizitzak aukeratuko dituzte, eta hiru logelakoak, berriz beste 4k. Hileko alokairua 307 eta 400 euro artekoa da.

Zinegotziak baieztatu du Serraltako 16 etxebizitzetatik 7 libre daudela edo datozen egunetan hala egongo direla. Gainerakoak hilabetetan zehar libratuko dira. "Zozketatik zerrenda bat aterako da eta etxebizitzak ordena horretan esleituko dira eskuragarri dauden heinean", azaldu du Etxebizitza, Plangintza eta Hirigintza Kudeaketako zinegotziak. Notario aurrean egingo da zozketa, baina, pandemia dela eta, jenderik gabe. Ekitaldi labur eta xumea izango da, eta kupo bakoitzeko txartel bakarra aterako da (bi edo hiru gela), eta horren arabera zehaztuko da etxebizitzak esleitzeko dei-hurrenkera.

Azkenik, Serraltako etxebizitzak 2012an hasi zirela alokatzen eta urte hauetan Barakaldoko dozenaka gazte emantzipatzen lagundu duela gogorarazi du zinegotziak.

(ITURRIA: Barakaldoko Udala)

Partekatu:
Twitter Facebook