Udalak Desertu plazako zoladuraren parte bat aldatuko du, lehenengo lanak izango dira plaza egin zenetik - Barakaldoko Euzko Alderdi Jeltzalea

Barakaldoko EAJ Barakaldoko EAJ


Hasiera > Albisteak > Udalak Desertu plazako zoladuraren parte bat aldatuko du, lehenengo lanak izango dira plaza egin zenetik

Udalak Desertu plazako zoladuraren parte bat aldatuko du, lehenengo lanak izango dira plaza egin zenetik

2018/09/03


Barakaldoko Desertu Berria auzoko Desertu plazan eraberritze lanak egingo dira hurrengo asteotan, lehenengo lanak 2002. urtean plaza egin zenetik. Barakaldoko Udalak 48.000 euro inguru inbertituko ditu plazako zenbait atseden lekutako egurrezko zoladura aldatzen. Bizilagunek askotan eskatu dute zorua aldatzeko, susto bat baino gehiago hartu baitute bertan, baina orain, lan horiei esker, hobetu egingo da inguru horretan paseoan ibiltzen diren bizilagunen segurtasuna.


Barakaldoko alkate Amaia del Campo bertan izan da gaur goizean, datorren astean abiaraziko den proiektua aurkezteko. “Auzoko bizilagunek behin baino gehiagotan helarazi didate egurrezko zoruak eragiten dizkien arazoen berri (leku askotan altxatuta, beste batzuetan narriatuta...). Egia esan, zoladura txarto dago eta eremu deserosoa da paseoan ibiltzen den jende ororentzat, baina bereziki, mugikortasun urria dutenentzat” azaldu du Del Campok.


Gauzak horrela, Udalak herritarren eskariei erantzuteko abiarazi duen proiektuak barne ditu egurrezko zoladura kentzea, eta hormigoizko eta polipropileno-zuntzezko zoru berria jartzea.


Zoladura berriaren batez besteko lodiera 10 zentimetrokoa izango da eta koloredun errodadura apaingarria jarriko zaio. Aipatu jarduketen barruan, kutxatilak aldatzea ere badago, zeren eta egun zurezko egituran irekitako tranpa batean eginda baitaude. Zoladura berrian burdinurtuzko kutxatilak egingo dira. Gutxi gorabehera, hilabete batean amaituko dira lanak.
Hobekuntzak Portuko Dartsenan

Partekatu:
Twitter Facebook