Udalak behin betikoz onartu du El Karmen kaleko urbanizazio proiektua - Barakaldoko Euzko Alderdi Jeltzalea

Barakaldoko EAJ Barakaldoko EAJ


Hasiera > Albisteak > Udalak behin betikoz onartu du El Karmen kaleko urbanizazio proiektua

Udalak behin betikoz onartu du El Karmen kaleko urbanizazio proiektua

2017/03/17


Barakaldoko Udalak behin betikoz onartu berri du El Karmen kaleko urbanizazio proiektua. Guneak, Pormetxeta plazaren eta Larrea kaleko ingurabidearen artean dagoenak, iritsi-erraztasuna irabaziko du hainbat arrapala eraikitzeari esker. Arrapala horien bidez, herritarrek zuzenean Larrea kalearekin lotura izango dute. Jarduketak ahalbidetuko du paseatzeko eta gune berderako espazio berria izatea, 6.000 metro karratu baino gehiagoko lurzorua urbanizatuz.


Espazioa Bilbao Ria 2.000k eta Eusko Jaurlaritzako Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurumen Sailak Urban-Galindo eremuan bultzatu zituzten Babes Ofizialeko Etxebizitzak sustatzeko proiektuaren parte da. Lankidetza-hitzarmen hau betez, Bilbao Ria 2.000k lizitatu eta burutu behar du obra.
Zehazki, proiektuak xede du gunean eraiki ziren etxebizitzen promozio berrien atzealdea bateratzea. Hala, pasealeku bat sortuko da 2.300 metro karratuko lurzoruko harlauzak jarriz. Halaber, espazioak 3.857 metro karratuko gune berdea izango du.

Jarduketa honek, gainera, ahalbidetuko du 31 eta 29 atarietako herritarrek egun daukaten egoerarako konponbide irisgarria izatea. ¨Orain eskailerak igo behar dituzte atarietara iristeko, eta obra honekin arrapala batzuk sortuko dira mugikortasun mugatua duten pertsonak atarietan sartu eta irten ahal izateko¨, Amaia del Campok, Barakaldoko alkateak, azaldu du.

El Karmengo irudi berriak, beraz, arrapala-zirkuitu bat izango du guneak duen desnibela igaroko duena, eta urbanizazioak erdigunearekin lotuko dira Larrea kalearen bidez. Proiektuak barne du gune osoa berritzea. ¨Beti egiten dugun moduan, hirian burutzen diren obrak ikusten dena modernizatu behar dute, baina aprobetxatu behar da ikusten ez dena berritzeko¨, azpimarratu du del Campok. Hala, tutuak sartuko dira lurpean, eta linea elektriko berria jarriko da, LED motako 25 luminaria instalatzea barne duena.

Paseatzeko guneak hiri altzari berriak ditu barakaldarrentzat atseden gune berria sortzeko. Zentzu honetan, barne hartzen da 1,8 metro luzeko 20 eserleku; 2 iturri –bakoitzak 2 txorrotekin- eta 12 paperontzi jartzea.

Gune berdeari dagokionez, 70 urki, 4 ezki, 7 indigaztainondo, 5 aranondo, 4 likidanbar, 2 magnolia eta 200 landaresi baxu ereinotz eta abeliekin jarriko dira.

Urbanizazio proiektuak 1.440.400 euroko aurrekontua du eta gutxi gorabehera 8 hilabeteko iraupena izango du obrak behin lizitatu eta hasiz gero.
¨Guneko herritarrak proiektu honen zain zeuden, zeren eta gunearen irudia hobetu ez ezik, hondakindegi gune bat kenduz, hirian aisia eta atseden gune bat ere lortuko da¨, ziurtatu du Del Campok. Halaber, aukera aprobetxatu du Bilbao Ria 2.000i eskertzeko ¨barakaldarren bizi-kalitatea hobetuko duen operazio hau egitea¨.

 

Partekatu:
Twitter Facebook