Udalak abiadura mugatzeko elementuak jarriko ditu Burtzeņako Munoa kaleko errepidean - Barakaldoko Euzko Alderdi Jeltzalea

Barakaldoko EAJ Barakaldoko EAJ


Hasiera > Albisteak > Udalak abiadura mugatzeko elementuak jarriko ditu Burtzeņako Munoa kaleko errepidean

Udalak abiadura mugatzeko elementuak jarriko ditu Burtzeņako Munoa kaleko errepidean

2017/02/06


Barakaldoko Udalak gaur abiarazi ditu Munoa kaleko N-634 errepidean abiadura mugatzeko elementuak jartzeko lanak. Burtzeñako auzokideen eskariak aztertu ondoren, behin-behineko neurria martxan jartzea hautatu da, harik eta alde horretako oinezkoen segurtasuna hobetuko duten hiru semaforo jarri arte. Gainera, baimendutako gehienezko abiadura orduko 40 kilometrora mugatu da.


Gobernu taldeak azaroaren amaieran eman zuen Udalaren eta Aldundiaren arten sinatutako hitzarmenaren berri, eta horren bidez, Burtzeña zeharkatzen duen errepidean hiru semaforo jartzeko diru-partida bat ematen zitzaion tokiko erakundeari. Alde horretako auzokideek askotan eskatutako neurri horri esker, auzoko komunikazioa hobetu eta udalerriko puntu beltz bat (Burtzeñako lurpeko pasabidea) desagerrarazi ere egingo da.


Proiektua idazteko kontratua abenduan egin zen eta bi hilabeteko epean egin behar da, beraz, hilabete honetan helduko da Udalera eta obra kontratua egiteko tramiteak abiarazi ahal izango ditugu. Prozedura hau betetzen den bitartean, behin-behineko neurri gisa, errepidean abiadura mugatzeko elementuak jartzea erabaki du gobernu taldeak. “Egia da errepide horretan ibilgailuek baimendutako abiadura gainditu egiten dutela eta herritarrek zenbait kexa adierazi dutela eta segurtasunik eza zabaldu dela. Semaforoak jartzeko tramiteak egin eta jarri arteko hilabete hauetarako neurriak hartuko ditugu Burtzeñan bizi direnen segurtasuna bermatzeko eta lasai bizi daitezen” adierazi du Hirigintza, Azpiegitura eta Udal Zerbitzu Arloko zinegotzi Jon Andoni Uriak.


Abiadura murrizgailuak jarriko dira errepidearen bi zatitan. Lehenengo zatiak Bilborako norabidearen bi erreiak hartuko ditu, semaforodun oinezkoen pasabidea baino 75 metro lehenago; eta bigarrenak, Bilborako norabidean Retuertotik datorren erreia hartuko du, aipatu semaforodun oinezkoen pasabidetik 200 metrotara.


Errepidean badaude abiadura markatzen duten seinale berriak jarrita eta orduko 40 kilometroko abiadura ezin dela gainditu adierazten dute. “Azken asteotan zenbait istripu egon dira inguru horretan, eta lasaitasuna eman nahi diegu herritarrei” zehaztu du Uriak.


Bizkaiko Foru Aldundiak finantzatutako proiektu honen barruan semaforodun lur gaineko hiru pasabide daude: lehenengoa Nuestra Señora del Rosario ikastetxearen parean jarriko da; bigarrena, Bizkaibuseko markesina ondoan, Burtzeñako batzokitik hurbil; eta, hirugarrena, Burtzeña auzoa Zorrotzarekin lotzen duen zubira heldu baino lehentxeago.

 

Partekatu:
Twitter Facebook