Udalak 8.000 euro erreklamatuko dizkio Gernika filmaren produktoreari - Barakaldoko Euzko Alderdi Jeltzalea

Barakaldoko EAJ Barakaldoko EAJ


Hasiera > Albisteak > Udalak 8.000 euro erreklamatuko dizkio Gernika filmaren produktoreari

Udalak 8.000 euro erreklamatuko dizkio Gernika filmaren produktoreari

2017/03/03


Barakaldoko Udalak `Gernika´ filmaren ekoiztetxeari 8.000 euro inguruko erreklamazioa egitea onartu du, filmatzean Munoa Jauregian eragindako kalte-galeren ordainketa gisa. Iragan urrian 18.024,48 euroko erreklamazioaren inguruan produktoreak aurkeztutako alegazioak Udaleko zerbitzu juridikoek aztertu dituzte.


Beraz, 8.152,70 euroko erreklamazioa bakarrik egin behar zaiola adierazi du Pecado Films ekoiztetxeari Jauregian eragindako kalteak ordaintzeko. Aipatu kopurua eraikin nagusiaren kanpoaldean dagoen terrazaren balaustrada konpontzeko gastuari dagokio. “Produktoreak enpresa bati eman zion kalteak konpontzeko agindua, baina ez zituen behar bezala egin” azaldu du Kultura, Hezkuntza, Euskara, Gazteria eta Droga-mendekotasunen Prebentzio Arloko zinegotzi Nerea Canterok.


Barakaldoko Udalak, garai hartan PSE gobernuan zela, Munoa Jauregia `Gernika´ filma grabatzeko eszenatokitzat erabiltzeko hitzarmena sinatu zuen produktorearekin. Hitzarmenean azaltzen zenez, Barakaldoko Udalak filmaren produkzioan laguntzeko hirian sustatu eta komunikabideetan zabaldu beharko zuen.


Txosnek juridikoak dioenez, publizitate instituzionalari dagokion klausula beteta dago, zeren eta produktoreak egiaztatu baitu "Barakaldoko udalerrian sustatu eta zenbait komunikabideetan hedatu dutela eta udal logotipoa filmaren kredituetan agerrarazi dela” irakurri du Canterok.


Bestalde, txostenean aipatzen denez, hitzarmena anbiguoa zen, “ez baita araurik ezarri jakiteko noiz dagoen beteta konpromisoa, beraz, kolokan dago `betebeharra betetze´ hori”. “Kode Zibilaren 1288 artikuluak ezarritakoaren arabera, kontratu klausuletako anbiguotasunaren erantzulea ez da horren onuradun suertatu behar, beraz, Udaleko zerbitzu juridikoak onartutzat jotzen du Pecado Films ekoiztetxeak aurkeztutako alegazioa” azaldu du Canterok.


GRABAZIOAREN AURREKO INBENTARIORIK EZ

Munoa Finkan eragindako kalteei dagokienez, eragindako zenbait kalte konpontzeko lanak egin dituztela gogorarazi behar dugu, bai produktoreak, bai Udalak. Balaustradaz gain, txosten juridikoak ez du ekoiztetxeari erreklamatu beharreko beste kalterik ikusten. “Arazoa da filmatzen hasi zirenean ez zela finkaren egoerari eta bertan zegoenari buruzko inbentariorik egin, beraz, oso zaila da filmatzen ibili ziren egunetan gertaeraren bat gehiago egon zen frogatzea" adierazi du Canterok.


“Gobernu taldera iritsi ginenean, Munoa Finkaren inguruan hartu genuen neurrietako bat inbentarioa egitea izan zen, zer eta zelan geneukan jakiteko zehatz-mehatz, baina hori aurreko gobernu taldeak egin beharrekoa izan zen” zehaztu du zinegotziak.


Munoa Finkan filmatzeko Udalaren eta ekoiztetxearen arteko hitzarmenak lehen saioa Barakaldon egitearen aukera ere aipatzen zuen. “Aukera” hitza ez da batere zehatza, beraz, lehen saioa Bilbon egingo da, eta ezin da sinatutako hitzarmena bete ez denik esan. Dena den, barakaldarrek Barakaldoko altxorra nola islatu zen pantaila handian ezagutzeko, gobernu taldeak `Gernika´ filma Barakaldo Antzokian emateko proposamena egin du, hain zuzen ere apirilaren 26an, Gernikako bonbardaketa egunaren urteurrenean.
“Alde batetik, gure memoria historikoari balioa emateko modu ona izan daitekeela uste dugu, eta bestetik, gure hiriko altxorra aukeratu zuen filma ezagutaraziko dugu” esan du amaitzeko Canterok.

 

Partekatu:
Twitter Facebook