Udal Musika Bandak zuzeneko kontzertua eskainiko du Munoa Finkara egingo diren lehen gau-bisitaldietan - Barakaldoko Euzko Alderdi Jeltzalea

Barakaldoko EAJ Barakaldoko EAJ


Hasiera > Albisteak > Udal Musika Bandak zuzeneko kontzertua eskainiko du Munoa Finkara egingo diren lehen gau-bisitaldietan

Udal Musika Bandak zuzeneko kontzertua eskainiko du Munoa Finkara egingo diren lehen gau-bisitaldietan

2017/05/05


Ordu gutxi batzuk baino ez dira falta Munoa Finkak gauez ateak zabal ditzan. Gaur, 21:30ean abiaraziko da Udalak `Ibilbide paregabeak´ programa europarraren barruan antolatutako programazioa. Bisitariei gau desberdinaz gozatzeko bide emango dieten zenbait jarduera antolatu dira, hala nola musika zuzenean, koloreetako proiekzioa eta 3D efektuduna, Barakaldoko altxorrari buruzko informazio historikoa eta argiak landaredian.

Udal Musika Bandak gauari hasiera emateko Munoa Jauregiaren aurrean zuzeneko kontzertua emango du. Ekitaldiak irauten duen bitartean, irudi apaingarriak proiektatuko dira fatxadan, koloreak eta testurak aldatuz.

Kontzertua amaitutakoan, parte-hartzaileek finkan zehar ibil daitezke lasaitasun osoz, landarediaren gune desberdinetan jarritako argi bereziez gozatuz. Ibilbidean, finkako kotxetegia zegoen eraikina ikus daiteke. Gune horretan, eraikinaren inguruko irudi ezagunari buruzko irudiak eta argiak ere azalduko dira. Gainera, lursailak dituen 65.000 metroetan zehar informazio historikoari buruzko zenbait gune jarriko dira, bisitariek jauregiari eta bertako jabeei buruzko informazioa izan dezaten.

Gauari amaiera emateko ekitaldia 23:15ean hasiko da jauregiaren aurrean. 3D efektudun bideo Mappinga, musika eta udalerriko historiari buruzko laburpentxoa emateko pantaila bilakatuko da eraikin historikoaren fatxada.

“Munoa Finkan egingo diren jarduerek arrakasta handia dute herritarren artean, beraz, `Ibilbide paregabeak´ programak Barakaldoko altxorra den Munoa Finka beste modu batean ezagutzeko eskaintzen digun aukera aprobetxatu nahi izan dugu” adierazi du Kultura, Hezkuntza, Euskara, Gazteria, Droga-mendekotasunen Prebentzio Arloko zinegotzi Nerea Canterok.

Gaueko programazioa bihar ere egongo da 21:30etik 23:30era. Bestalde, larunbat goizean, Munoa Finkako biodibertsitatea ezagutzeko ibilbide botaniko bi ere egingo dira (11:00etan eta 12:00etan).

Igandean, maiatzaren 7an, Munoa Finka familiartean ezagutzeko aukera egongo da, eta goizeko 11:00etatik 13:00etara, 7 urtetik 12ra bitarteko umeentzako tailerrak ere egingo dira. 13:00etan hasiko den ibilbide historiko antzeztuak emango dio amaiera programazioari.

 

Partekatu:
Twitter Facebook