Berriz ere jarri da agerian Barakaldoren izaera solidarioa, gaur goizean. Atzo joan ziren Saharaz Hegoaldekoen Trafikoaren Kontra Elkartea eta Nigerian Progressive Union Gurutzetako Haurreskolara, eskola eta jolas materiala biltzera. Oraingo instalazioetan lehendik zegoen haurtzaindegikoa da materiala. Haurreskolara hurbildu dira Barakaldoko alkate Amaia del Campo eta Kulturako zinegotzi Nerea Cantero, elkarteko arduradunei egindako lana eskertzera.
Seaskak, ninientzako hamakak, oheko arropa, plastikozko zabuak, etxeko tresneria, idazmahaiak, arasak, aulkiak, izozgailuak eta abar. Udalak hainbat material banatu du udalerrian lan egiten duten bi GKEren artean. Senegal eta Nigeriara bidaliko dute materiala Saharaz Hegoaldekoen Trafikoaren Kontra, Nigerian Progressive Union eta Creando Futuros Oleuk Sibir elkarteen bidez.
Gaur goizean ekarri dute instalazioetan geratzen zen materiala, eta elkartearekin harremanetan diren Bizkaiko baliabide urriko familiei laguntzeko erabiliko da.
“Materiala ez zen egokia Haurreskola berrirako, Haurreskolak Partzuergoak homologatutakoa erabili behar dutelako. Hori horrela, Udalak GKEei dei egin zien, materialari probetxua atera ziezaioten, oso egoera onean zegoen eta" esan du Del Campok.
“Atsegin handia hartzen dut elkarteok Bizkaian bezala beren jatorrizko herrietan ere egiten duten lana zuzenean ikustean; eta uste dut barakaldar guztiak harro egon behar dugula garai onenetan ez daudenei laguntza eman ahal izateaz, eta areago, oraingoan bezala, ume txikiak direnean laguntzaren hartzaileak" erantsi du.
Partekatu: