Ruben Dario eta Lasesarre kaleak eraberritzen hasi dira, eta lau hilabetez luzatuko da - Barakaldoko Euzko Alderdi Jeltzalea

Barakaldoko EAJ Barakaldoko EAJ


Hasiera > Albisteak > Ruben Dario eta Lasesarre kaleak eraberritzen hasi dira, eta lau hilabetez luzatuko da

Ruben Dario eta Lasesarre kaleak eraberritzen hasi dira, eta lau hilabetez luzatuko da

2024/04/09


Ruben Dario eta Lasesarre kaleak eraberritzeko obrak gaur hasiko dira, ibilgailuen eta oinezkoen joan-etorria hobetzeko eta inguruko hornidura eta saneamendua erabat berritzeko. Obren iraupena lau hilabete ingurukoa da, eta udalaren inbertsioa 501.840,59 eurokoa.

Proiektu horri esker, inguruko herritarren eskaerei erantzun ahal izango zaie. Izan ere, Rubén Darío kalean galtzadako zoladura hondatuta dago, inguru horretan egin diren konponketen eta jarduketen arrastoekin. Lan horiekin, galtzada berrituko da, espaloiak, eta Barakaldo estiloko baldosak jarriko dira, gaur egun kaleak ez baitu horrelako baldosarik. Hornidura berrituko da, halaber, burdinurtu nodularrezko kanalizazio berriak jarriko dira, saneamendua berrituko da, euri-urak biltzeko kolektore berri bat sortuko da, eta inguruko argiztapena berrituko da, led sistemako luminaria berriak instalatuz.

Lasesarre kalean zorua ere berritu eta asfaltatze berria egingo da, hondatuta baitago.

(ITURRIA: Barakaldoko Udala)

Partekatu:
Twitter Facebook