PSEk negoziatzen saiatu ere ez den aurrekontu bat erretira dezala sentitzen du EAJ-PNVk - Barakaldoko Euzko Alderdi Jeltzalea

Barakaldoko EAJ Barakaldoko EAJ


Hasiera > Albisteak > PSEk negoziatzen saiatu ere ez den aurrekontu bat erretira dezala sentitzen du EAJ-PNVk

PSEk negoziatzen saiatu ere ez den aurrekontu bat erretira dezala sentitzen du EAJ-PNVk

2013/05/22


Barakaldoko PSEk 2013 urterako aurrekontu proiektuaren erretiratzearen iragarpenaren aurrean, Euzko Alderdi Jeltzaleak bere etsipena eta harridura baino ezin dezake adierazi. PSEk bere interes alderdikoiak lehenetsi ditu, Barakaldotarren ongizatearen aurretik. Hori dela eta, PSEk era arduragabean jokatu duela uste du EAJ-PNVk.

Berriro ere agerian geratu da PSEk ez duela gure auzotarren ezta Barakaldoko ongizatea lehenesten. Horren adierazle nabarmena da aurrekontu-proiektua, zeinetan zuzenketa partzialak aurkeztu behar izan genituen hura hobetzeko. Hau guztia, beraien kontuak petatxatzeko kredituaren iragarpenarekin berretsita geratzen da.

Partekatu:
Twitter Facebook