Udalak Barakaldon motor aparkalekuak martxan jartzeak EAJ zoriontzen du, atzerapenez izan arren. Modu berean, PSEk EAJrekin gai honen inguruan hartutako konpromesuak hiru urte eman dituela sentitzen dugu.
Barakaldoko motor-gidarientzat eta garraiobide hau erabiliz Barakaldo bisitatzen dutenentzat berri ona dela uste dugu. Berriz ere, EAJk planteatutako proposamenek gure auzokideen beharrei erantzuten dietela nabarian geratu da, nahiz eta batzuek alde batera utzi edo gero berekotzat saldu nahi dituzten.
Partekatu: