PSEk Errekaortun ikastetxe bat eskatzen duten familien arazoari etekin politikoa atera nahi izatea deitoratzen du EAJ-PNVk - Barakaldoko Euzko Alderdi Jeltzalea

Barakaldoko EAJ Barakaldoko EAJ


Hasiera > Albisteak > PSEk Errekaortun ikastetxe bat eskatzen duten familien arazoari etekin politikoa atera nahi izatea deitoratzen du EAJ-PNVk

PSEk Errekaortun ikastetxe bat eskatzen duten familien arazoari etekin politikoa atera nahi izatea deitoratzen du EAJ-PNVk

2014/09/26


Euzko Alderdi Jeltzaleak atzo PSEk osoko bilkuran emandako ikuskizuna deitoratzen du. Oposizioko talde guztiak ez ezik gurasoak ere ados zeuden udal arduradunek Eusko Jaurlaritzako arduradunekin bildu behar zutela arazoei aurre egiteko. Baina gobernuko taldea egoerari etekina ateratzen saiatu zen.

Urkulluren gobernuak autobus zerbitzuarekiko arazo hau konpontzeak osoko bilkuran zeuden pertsonak poztu zituen. Autobus zerbitzuak Errekaortutik Gurutzetara joaten diren seme-alabak dauzkaten familiei arazoak eragiten zizkien. Astelehenetik, berriro autobus handia izango dute, iaz bezala.

PSEren zinegotziei gogoratu behar izan genien ez zela egia Iñigo Urkullu lehendakari izendatu zenetik, hezkuntza sailako arduradunek auzo horretan ikastetxe bat eraikitzeko eskaera jasotzea.
Atzo alkateari berriro esan genion Hezkuntza Salia udal arduradunekin hitz egiteko prest dagoela auzo heziketa beharrak aztertzeko eta beharrezkoa izango balitz, Errekaortun ikastetxe bat eraikiko luke.

EAJ-PNVk badaki Barakaldoko ikastetxeek, Gurutzetakoa barne, konponketak eta mantetzeko lanak behar dituztela. Horregatik, PSEren bozeramaileari eta hezkuntza zinegotziari gogoratu diogu aurrekontua babestu zuen EAJ-PNVri esker, PSEk proposatutako murrizketa ekidin dugu. Murrizketa honekin ikastetxeetan lanak egiteko partidan (77.000 €) %20 kentzea proposatzen zuten.

 

 

Partekatu:
Twitter Facebook