PSEk Barakaldoko jai batzordearen kideen aurkako irainak justifikatzeko deskalifikazioa eta gezurra esan izana deitoratzen du EAJ-PNVk - Barakaldoko Euzko Alderdi Jeltzalea

Barakaldoko EAJ Barakaldoko EAJ


Hasiera > Albisteak > PSEk Barakaldoko jai batzordearen kideen aurkako irainak justifikatzeko deskalifikazioa eta gezurra esan izana deitoratzen du EAJ-PNVk

PSEk Barakaldoko jai batzordearen kideen aurkako irainak justifikatzeko deskalifikazioa eta gezurra esan izana deitoratzen du EAJ-PNVk

2013/05/17


Barakaldoko PSEk Suances jaunaren bidez 6 alditan idatziz Barakaldoko jai batzordearen kideen aurkako irainak plazaratu zituen. Suancesek galantak bota ostean, irain horien justifikatu ahal izateko deskalifikazioa eta gezurra berriz esateaz baliatu da. EAJ-PNVk PSEren aurreko jokaera guztia deitoratzen du.

Berriro ikusten dugu PSEk errealitatea aldrebesten duela, nahiz eta hau egoskorra izan. Irainak existitu egin dira, horren erakuslea da Suances jaunak bere oharrean barkamena eskatu izana. EAJ-PNV gobernu taldearen irainetara ohituta dago. Halan dabe, Barakaldoko alkateari berriro eskatu diogu bere zinegotzien artean ordena inposatzea. Barakaldoko jai batzordearen kideen aurkako irainak bezalako eraso eta deskalifikazioak gertatu ez daitezen.

Partekatu:
Twitter Facebook