Euzko Alderdi Jeltzalea harrituta geratu da gaur goizean Barakaldoko PSEren La Inmaculadako eskailera mekanikoen eta arrapalen legaltasunari buruzko adierazpenak entzutean.
EAJ-PNVk deitoratu du gobernuko taldeak gezurrak esatea azpiegituren zinegotziaren erabakia justifikatzeko. Zinegotzi hau, orain alkatea da: Alfonso García. Auzokideek erabaki honi aurre egiteko 10.000 sinadura baino gehiago bildu zituzten. Hauetan udalari eskatzen zioten eskailera mekanikoen lanak gelditzea eta arrapala mekanikoak edo igogailuak jartzea.
Partekatu: