Aurtengo pregoilariak eta txupineroak prest daude larunbatean festa piztu ahal izateko. Amaia del Campo Barakaldoko alkateak, Udal Jai Batzordearekin eta Udalbatzarekin batera, blusoi beltz, txapel, pin eta metxeroak eman dizkie gaur goizean aurtengo jaietako ordezkariei: Hala Dzipo kultura elkartea eta Gorostiza Bizirik auzo elkartea. "Aste luze honetaz ahalik eta gehien goza dezazuela opa dizuet. Karmenen pregoilari eta txupinero izatea pertsona gutxik bizi dezaketen ohorea da, eta horregatik, gozatu asko, eta horrela besteok ere gozatuko dugu jai hauetan duzuen paperarekin ", adierazi du Del Campok.
Jai hauek Barakaldoko ondare kultural eta naturalak ordezkatuko ditu. "Hala Dzipok urteak daramatza Barakaldo bizitzaz, kulturaz eta konpromisoz betetzen. Eta Gorostiza Bizirik auzo-arima, auzo-partaidetza eta naturarekiko maitasuna ezin hobeto ordezkatzen dituen kolektiboa da. Zalantzarik gabe, jaietako ordezkari handiak izango direla uste dut ", adierazi du alkateak. Txupinazoa larunbatean izango da, Herriko Plazan, 20:15ean.
Ansioko barraken esparrua
Jaien egitaraua eta zapia eskuragarri daude jada Herriko Plazako kioskoan. Era berean, Ansioko Azoka Esparrua barrakak prestatzen ari da dagoeneko, eta uztailaren 11tik 21era arte egongo dira martxan. Ansioko barraken esparrua bihar, hilak 12, irekiko da eta astelehenean, hilak 22, itxiko da. Oraingo honetan, Barakaldok 53 postu izango ditu, barraka eta jolas eta elikadura etxolen artean. Prezio berezien eguna astelehena izango da, hilak 21; egun horretan fitxak gainerako azoka-egunetako prezioa baino % 40 merkeagoa izan beharko du gutxienez.
(ITURRIA: Barakaldoko Udala)
Partekatu:
Facebook