Pilota, tenis, igeriketa eta atletismoko 527 toki eskaintzen dituzte, aurten, Barakaldoko kirol eskolek - Barakaldoko Euzko Alderdi Jeltzalea

Barakaldoko EAJ Barakaldoko EAJ


Hasiera > Albisteak > Pilota, tenis, igeriketa eta atletismoko 527 toki eskaintzen dituzte, aurten, Barakaldoko kirol eskolek

Pilota, tenis, igeriketa eta atletismoko 527 toki eskaintzen dituzte, aurten, Barakaldoko kirol eskolek

2017/09/06


Berriz ere itzuliko da jarduera Barakaldoko Udal Kirol Eskoletara, datorren urriaren 2an hasiko baitute ikasturtea. 527 toki prestatu ditu Udalak herritarrentzat, pilota, tenisa, igeriketa eta atletismoa egin dezaten. Datorren irailaren 12an, asteartearekin, zabalduko da lau eskola horietan parte hartzeko izen-emateak egiteko epea, eta irailaren 26ra arte egongo da zabalik, eskolen arabera.


Eskainitako toki guztietatik 297 baino ez dira geratzen, eskoletan lehendik zihardutenek prestatzen jarraitzea erabaki baitzuten joan den ekainean (orduan zabaltzen da ikasturtea amaitu dutenentzako matrikula egiteko epea).


Lasesarreko kiroldegiko igeriketa eskola izango da aurreinskripzioak zabaltzen aurrena: irailaren 12an. Irailaren 13an, asteazkenarekin, eta 14an, ostegunarekin, egingo dira mailak erabakitzeko probak, arratsaldeko 17:30ean. Eskola honek 251 toki dauzka, baina 149 baino ez dira libre geratu.


Irailaren 14an zabalduko du Lasesrreko pilota eskolak izena emateko epea. 60 toki eskaintzen dituen arren, 51 geratu dira libre.


Irailaren 18tik aurrera eman ahal izango dute izena tenis zaleek Lasesarren. Maila erabakitzeko probak asteazkenean (hilak 20) egingo dira. Eskola honetan eskaintzen diren 108 tokietatik 92 daude libre.


Azkenik, irailaren 25 eta 26an zabalduko da atletismo eskolan izena emateko epea. Adin desberdinetarako 108 toki eskainiko dira. 52 toki daude libre oraindik.
5 eta 17 urte bitarteko barakaldarrentzat dira Barakaldoko Kirol Eskoletako ikastaroak, eta bizitza aktiboa, norberaren autonomia eta aisialdia betetzea dute xede.

 

Partekatu:
Twitter Facebook