Oiolako urtegiaren jarraipen mahaiak positiboki baloratu du URAk bete izana berak emandako gomendioak - Barakaldoko Euzko Alderdi Jeltzalea

Barakaldoko EAJ Barakaldoko EAJ


Hasiera > Albisteak > Oiolako urtegiaren jarraipen mahaiak positiboki baloratu du URAk bete izana berak emandako gomendioak

Oiolako urtegiaren jarraipen mahaiak positiboki baloratu du URAk bete izana berak emandako gomendioak

2017/02/02


Oiolako urtegiaren jarraipen mahaiak atzo egin zuen hirugarren bilera. Alderdi politikoetako ordezkariek, Ingurumen eta Udal Zerbitzu arloetako teknikariek, Oiolaren deskonexioaren aldeko Plataformako ordezkariek eta UPV-EHUko katedratikoek azken deialditik hona urtegiaren inguruan hartutako azken neurriak eta jasotako agiriak aztertu zituzten, horien artean, Uraren Euskal Agentziak (URA) egindako azken txostena, zeinetan Oiolako urak egoera kimiko ona duela adierazten duen.

Organoak atzo biltzea lortu zuen, unibertsitateko katedratikoak saioan egon ahal izateko bilera atzeratu ostean, eta aurrerantzean, lan ildo berean jarraitzeko konpromisoa hartu zuen. Gauzak horrela, URAri helarazteko proposamen berriak, bai eta eurite sasoian udaberriaren amaierara arte, laginketak egiten jarraitu beharra dagoela ere jarri zen mahai gainean “horrela egindako azterketek urtegiko arazoaren inguruko diagnostiko errealago bat emango dutela uste baitugu” azaldu du Hirigintza Diziplina eta Ingurumen Arloko zinegotzi Gorka Zubiaurrek. “Neurri hau bete, eta urtegiko sedimentuen azterketa berria 20-30 zentimetroko sakoneran egiten bada, oso lagungarria izango zaie teknikariei diagnostiko zehatzagoa egiterakoan.

Oiolako urtegiaren jarraipen mahaia uda aurretik bilduko da berriro, ordura arte lortutako neurketen diagnostikoa egin eta jarraitu beharreko jarraibideak baloratzeko.
Bileran, Europar Batzordeko Ingurumeneko Zuzendaritza Nagusiak emandako erantzunaren berri ere eman zen, bertan, lindanoren kutsadurak eragindako arazoa konpontzeko finantzazio europarra lortzeko zailtasuna azaltzen zen, bai eta Europar Parlamentuko Eskaeretarako Batzordearen erantzuna ere, non Europar Batzordeak aterako ondorioaren arabera, Uraren Zuzentarau Markoa bete egiten dela eta ez duela ikerketa horretan jarraitzeko arrazoirik ikusten adierazten zuen. “Gutun honetan ordea, kutsadura iturria oraindik ez denez identifikatu, euskal agintariei aurreikusitako neurriei eta materiari buruzko txosten oso bat egiteko eskaria egiten zaie” azaldu du Hirigintza Diziplina Ingurumen Arloko zinegotzi Gorka Zubiaurrek.

Bestalde, UPV-EHUko katedratikoek sedimentuen azterketa 20 zentimetrotik 30era arteko sakoneran egiteko eskaria ez ezik, neurketa horien analisiak eta URAren azken txostena ere mahai gainean jarri ziren.

“Udalak eta jarraipen organoan inplikatutako alderdi guztiek ere URAk egindako lana eskertu nahi dugu, helarazi dizkiogun eskariak kontuan hartu eta arazoari irtenbidea bilatzen lagundu baitu” esan du Zubiaurrek.

 

Partekatu:
Twitter Facebook