Oinezkoak seguruago ibiliko dira Auzolan plazaren inguruan, bertan egingo dituzten bost pasabideri esker - Barakaldoko Euzko Alderdi Jeltzalea

Barakaldoko EAJ Barakaldoko EAJ


Hasiera > Albisteak > Oinezkoak seguruago ibiliko dira Auzolan plazaren inguruan, bertan egingo dituzten bost pasabideri esker

Oinezkoak seguruago ibiliko dira Auzolan plazaren inguruan, bertan egingo dituzten bost pasabideri esker

2018/10/23


Barakaldoko Udalak herritarren oinezkoen segurtasuna hobetzeko ekimen berri bat abiarazi du. Auzolan plazaren inguruan, Portu kalearen aldamenean, hasi dira lanean udal lantaldeak oinezkoei lehentasuna emateko.

Gaur egun, ibilgailu eta oinezkoentzako bide-zoru berezi bat dauka Auzolan plazak ‘bizikidetza gunea’ deritzona, zeinetan oinezkoek duten lehentasuna. Nahiz eta hori hala adierazita dagoen, "badira seinaleak aintzat hartzen ez dituzten gidariak, eta uste dugu oso onuragarria litzatekeela oinez dabiltzanak galtzada seguru gurutzatzeko neurriak hartzea”, azaldu du Alkatetza eta Hiritarren parte-hartze Arloko zinegotzi Gorka Zubiaurrek.

Horrela, inguruan, oinezkoentzako beste bost pasabide margotuko dira “autoek ez dezaten oinezkorik harrapa, argi geratuko baita ibilgailuek bide eman behar dietela oinezkoei”, azpimarratu du Gorka Zubiaurrek.

Astelehenean hasi ziren Udalak bere bitartekoekin egingo dituen lanak, udal lantaldeen bitartez. “Horrela bermatuko diegu bizilagunei gidariek ongi ikusteko moduko pasagune bat, bai eta gutxituko ere istripu arriskua", adierazi du zinegotziak.

Murrieta kalean ere egin du Udalak bide-segurtasunaren inguruko beste jarduketa bat, errepideko erdibitzailean dauden eskaiak moztean datzana. "Ondo ikusterik ez zegoela zioten hainbat abisu jaso dira Udalean, eta mozketa egiteko agindua eman dugu,
gidariek ongi ikus ditzaten oinezkoak", iragarri du Zubiaurrek.
Datorren asterako bukatuko dira Auzolan plazako lanak, ustez.

 

Partekatu:
Twitter Facebook