Ohiko haur oihaleria eman diote Udalak eta Errege Magoek Gabon egunean jaiotako lehenengo nini Leori - Barakaldoko Euzko Alderdi Jeltzalea

Barakaldoko EAJ Barakaldoko EAJ


Hasiera > Albisteak > Ohiko haur oihaleria eman diote Udalak eta Errege Magoek Gabon egunean jaiotako lehenengo nini Leori

Ohiko haur oihaleria eman diote Udalak eta Errege Magoek Gabon egunean jaiotako lehenengo nini Leori

2017/01/05


Leo Marlaska Franco izan da Gabonetan jaiotako lehenengo ninia. Horregatik eman diote Meltxor, Gaspar eta Baltasarrek Udalak urtero ongi etorria emateko prestatzen duen oihaleria.
Heldu bezain laster, Gurutzetako ospitalera joan dira Erregeak, eta bertan eman dizkiete opariak jaiak ospitalean igaro behar izan dituzten umeei. Bisitaren ostean, txu-txu trenak umez jositako Herriko Plazara eraman ditu.


Gorka Zubiaurrek zinegotzia egin die harrera Meltxor, Gaspar eta Baltasarri, udal korporazio osoak lagundurik, eta batera entregatu diote Codisfiba-Barrakaldoko Desgaitu Fisikoen elkarteak egindako oihaleria joan den abenduaren 25ean jaiotako Leo niniari. Haren ama Fabiola Francori eman diote oparia Erregeek zuzenean.


Olentzerori bezala Erregeei ere entregatu die Zubiaurrek barakaldarren desio eta nahiak agertzen dituen gutuna, bai eta hiriko giltzak ere, gaurko gau luzean jostailuak banatu ahal izateko.
Arratsaldean ikusi ahal izango ditugu Erregeak eta haien segizioa. San Bizenteko plazatik irtengo du desfileak, eta, Eguzkiagirre, Gernikako Arbola eta Foruen pasealekua igaro ondoren, Herriko Plazara helduko dira. Bidean, 300dik gora lagunek lagunduko diete erregeei hiri osora magia banatzen. Suziri-eramaile, banderadun, morroi eta beste sorpresa asko ikusi ahal izango ditugu erregeen segizioan. 1.000 kilo goxo baino gehiago banatuko dute Meltxor, Gaspar eta Baltasarrek, paseoan zehar.


20:00etatik aurrera, hiriko txikienen maitasuna jasoko dute. Hiru erregeak tronuetan jesarriko dira Gabonaldiko karpan, lotara joan aurretik azken eskaria egin nahi duten haurrak hartzeko.
 

Partekatu:
Twitter Facebook