Nicolás Larburuko ehun bat ikaslek hurbiletik ezagutuko du lan merkatuaren errealitatea, Inguralderen bidez - Barakaldoko Euzko Alderdi Jeltzalea

Barakaldoko EAJ Barakaldoko EAJ


Hasiera > Albisteak > Nicolás Larburuko ehun bat ikaslek hurbiletik ezagutuko du lan merkatuaren errealitatea, Inguralderen bidez

Nicolás Larburuko ehun bat ikaslek hurbiletik ezagutuko du lan merkatuaren errealitatea, Inguralderen bidez

2017/01/30


Barakaldoko Nicolás Larburu Heziketa Profesionaleko Zentro Integratuko ehun bat ikaslek hartu du parte Barakaldoko Udaleko Inguralde Garapen Agentziak enpresa eta lan munduari buruz ikastetxearekin batera eskaini dituen bi informazio jardunalditan, "Enpresa aurrez aurre" programaren barruan. Ikasleek aukeratu duten lanbide sektorean lan bila hasten direnean, lan-arloan zer aurkituko duten erakustea da helburua.


Gazteak errealitate horretara zuzenean hurbil daitezen, dinamika parte-hartzailea eskaintzen dute topaketek, eta sektoreko enpresa batek, lanean diharduen antzinako ikasle batek, irakasleen ordezkari batek eta Inguraldeko Enplegu Zerbitzuko langile adituak esku-hartzen dute horretarako. “Beldurrak uxatzea, eta lan merkatura pausu irmoz hurbiltzeko giltza-sorta bat eskaintza da helburua" azaldu du Danel Solak.


Hilaren 26an izan zen lehenengo topaketa, eta mekanizatu, robotika eta automatizazioko heziketa zikloko ikasleak jardun zuten bertan. Luse Ingeniería toki enpresak azaldu zien sektorearen errealitatea bai eta zein diren gehien eskatzen diren profil profesionalak, zein gaitasun hobesten diren eta nola den egunerokoa enpresa barruan, besteak beste. Era berean, Novalti eta Precicast enpresetan jasotako eskarmentuaz jardun zuten antzinako ikasleek.


Informazio-mintzaldiotan, aukeraketa prozesu batean bereizketa seinalatzen duten zeharkako gaitasun guztiak garatzeko jarraibide eta tresnak eskaintzen ahalegintzen da Inguralde, bai eta lan merkatura errazago sartzeko zer zerbitzu dauden adierazten ere.


Gaurko bigarren topaketak itxi du aurtengo programa, azken ikasmailako ikasleek otsailean hasiko baitituzte praktikak. Administrazio Kudeaketa eta Finantza Administrazioa adarreko ikasle gazteek hartu dute parte. “Oso positiboa da programarekiko balioespena. Zinez eskertzen dute lan merkatuaren ikuspegi erreala izateko aukera, eta lana bilatzen lagunduko dieten baliabide eta zerbitzuak eskaintzea" gaineratu du Inguraldeko lehendakariak.
“Enpresa aurrez aurre” programak datorren urtean izango du segida urritik otsailera, Nicolás Larburu ikastetxean.

 

Partekatu:
Twitter Facebook