Milaka ikasle barakaldarrek hartuko du parte apirilaren 5erako antolatu den Korrika Txikian - Barakaldoko Euzko Alderdi Jeltzalea

Barakaldoko EAJ Barakaldoko EAJ


Hasiera > Albisteak > Milaka ikasle barakaldarrek hartuko du parte apirilaren 5erako antolatu den Korrika Txikian

Milaka ikasle barakaldarrek hartuko du parte apirilaren 5erako antolatu den Korrika Txikian

2017/03/29


Bihar hasiko da Otxandion aurtengo Korrika, eta apirilaren 6an, ostegunarekin, helduko da Barakaldora Aurten, lehenengo aldiz izango du UdalaK bere kilometroa ibilbidean. Goizaldeko 05.00etan sartuko da korrikalari-sugea hirira. Motorrak berotu, eta txikienek ere ekimenean parte hartu ahal izateko, Udalak eta AEKk Korrika Txikia antolatu dute, egun bat lehenago - apirilaren 5ean, alegia – goizeko lehenengo orduan.


Dirudienez, Barakaldoko ikastetxeetako milatik gora ikaslek hartuko du parte ekimenean. Goizeko 10:00etan irtengo da Korrika Txikia Bide Onera plazatik. Foruen pasealekua eta Donibane eta Aldapa kaleak igaro ondoren, Herriko Plazara helduko da. Ekimenean parte hartzen dutenek sari berezia izango dute: Antxo eta Pantxa pailazoen ikuskizuna, goizeko 11:00etan, Herriko Plazan.
Euskara ere presente izango dugu Barakaldon, arratsaldean Korrika Festa izango baita 17:00etatik aurrera. Umeentzat, puzgarriak eta tailerrak, zirku ikuskizuna eta musika (18:30ean) eta dantzak (19:30ean).


"Lastima Korrika horren goiz igarotzea (goizaldeko bostetan). Hala ere, Udalean pozarren gaude, eta, Korrika giroa eta euskara bazter guztietara hedatzea nahiko genuke, aurreko egunean" esan du Kultura, Hezkuntza, Euskara, Gazteria eta Droga-menpekotasunen Prebentzio Arloko zinegotzi Nerea Canterok. Jarduera guztiak doan dira.


UDALAK BERE KILOMETROA, LEHENENGO ALDIZ


Urban aldetik sartuko da Korrika, eta Udalak bere kilometroa izango du, lehenengo aldiz. “Barakaldar guztiak animatu nahi ditugu ekimenean parte hartzera. Beraz, esnagailua goiz-goizetik jarri, eta goiz jaiki, euskarari arnasa emateko" esan du Canterok.


Eskerrak eman dizkie zinegotziak AEKri eta Barakaldon Korrikari laguntza eman dioten elkarte eta talde guztiei. “Oso harrera ona egin zaio Korrikari hirian. Askok hartu dugu parte jarduera-programa hau egiten, bai eta gizarte sareetan bideo baten bidez zabaldu den ekimenean ere. Eskerrik asko guztiei, egindako ahaleginagatik” esanez bukatu du.


TRAFIKOA MOZTUTA


Foruen pasealekua moztuko dute 9:45etik 10:30era, Korrika Txikia igarotzeko. Hori dela eta, Kbus eta Bizbaibus autobus geltokiak Arrandi kalera eramango dituzte.
Barkamena eskatu nahi du Udalak auzotarrei eragindako enbarazuengatik.

 

Partekatu:
Twitter Facebook