Merkataritzak Pormetxeta, Herriko Plaza eta Porturen arteko ardatza garatzea proposatu du ekonomia sortzailea sustatzeko - Barakaldoko Euzko Alderdi Jeltzalea

Barakaldoko EAJ Barakaldoko EAJ


Hasiera > Albisteak > Merkataritzak Pormetxeta, Herriko Plaza eta Porturen arteko ardatza garatzea proposatu du ekonomia sortzailea sustatzeko

Merkataritzak Pormetxeta, Herriko Plaza eta Porturen arteko ardatza garatzea proposatu du ekonomia sortzailea sustatzeko

2017/03/13


Barakaldoko merkataritzaren egoera aztertzea eta etorkizunerako estrategiak planteatzea da Barakaldoko Udalak, Inguralde-garapenerako agentziaren bidez, sustatutako Merkataritzaren I Plan Estrategikoaren helburua. Agiriak hiriko etorkizunerako merkataritzaren oinarriak ezarriko ditu 2020. urtera arte. Sektoreko profesionalen iritziak ez ezik, herritarrenak eta korporazioko alderdi politikoenak ere kontuan hartu dira zenbait lantaldek eratutako parte-hartze prozesuaren barruan.


Plan idatzia gaur aurkeztu da Merkataritza Mahaian, hurrengo lau urteotan esparru honetan sustatzen diren hobekuntza jarduketak batera adosteko asmoz. Beraz, ez da plan itxia eta “egiten dituzten proposamenak hiriko merkataritza sektorean landuko dira” azaldu du Inguraldeko buru Danel Solak.


Auzo guztiak identifikatzeko moduko zentro dinamiko bat sortzea, merkataritza eta ostalaritza eskaintzekin bateratuz hirigintza, kultura eta turismoa; hiri irekiaren eta erakargarriaren irudia indartzea, gauza daitezkeen proposamenak eginez; eta hiriko merkataritza sustatzea -planak proposatzen dituen hiru jarduketa ardatzekin batera (guztira 27 ekintza) jardutea xede duena-.


Auzoekin identifikatutako zentro dinamiko bat lortzeko, Plan Estrategiko honek besteak beste honako neurriak hartu ditu: merkataritza batasunak, ibilbide zikloturistak eta bizikleta aparkalekuak. Baina ekintzarik garrantzitsuenetako bat hiriko ekonomia sortzailea garatzeko laguntza izan da, eta horretarako, Herriko Plaza, Portu kalea eta Pormetxeta plazaren artean jarduera eta negozio sortzaileen ardatza sortu da. Laguntza horren barruan hirian dauden ekimenen eta industria sarearen berri ematea da, bai eta finkatzea ere, Portu kalean dauden lokal hutsak puntualki erabili ahal izateko guneak sortuz eta Pormetxetako udal lokalak horretarako egokituz.


Planak seinaleztatutako hiri ibilbideak sortzea, tokiko gastronomia agerian jartzea, BECera datozen bisitariak aprobetxatzea eta asteburuetan jarduerak egitea ere baditu kontuan, Barakaldo hiri erakargarri eta aisiaren erreferente bilakatzeko.
Bestalde, hirian dauden 8 merkataritza ardatzetan ekitaldiak eta jarduerak egitea, eskaintza aberasteko merkatarien arteko lankidetza bilatzea eta ekintzaileen eta tokiko artisten sormena eskaintzea ere jasota daude agirian.


Halaber, Joeren Behatokia sortzeko asmoa ere badago, gizarte eta sektore mailan izango denaz jakitun egoteko, bai eta Turismo Bulego bat egitea ere Inguraldek Bide Oneran duen informazio gunean.


AURRETIKO AZTERKETA


Azterlan honetan egindako azterketak 5.795 jarduera daudela dio: 1.212 saltokiak dira, 609 ostalaritza establezimenduak eta 2.153 zerbitzu enpresak. `Ekipamendu pertsonalaren´ sektoreak duen garrantziak Barakaldo Eskerraldeko erreferente bilakatzen du.


Azterketak dioenez, biztanleria mugikorra ere nahikotxo da, zeren eta 2016. urtean Barakaldoko enpresek kontratatu zituzten 11.609 lagunetatik %71,5 udalerritik kanpo bizi baita, batez ere Bilbo, Ezkerraldean eta Eskuinaldean. Potentzial hori aprobetxatu ahal izateko, planak aisiarako eta erosketetarako esperientzia berriak sortzea proposatzen du lantokien ingurumarian.


Hutsi dauden lokalei dagokienez, Barakaldon 2.522 zenbatu dira, horietako %19,13 Arteagabeitian daude (483 lokal), eta %17,13, Murrieta Urban inguruan.

Partekatu:
Twitter Facebook