Merkataritza, ostalaritza eta turismo arloko enpresa txiki eta ertainak modernizatzeko Eusko Jaurlaritzaren laguntzei buruzko informazioa eman du Inguraldek - Barakaldoko Euzko Alderdi Jeltzalea

Barakaldoko EAJ Barakaldoko EAJ


Hasiera > Albisteak > Merkataritza, ostalaritza eta turismo arloko enpresa txiki eta ertainak modernizatzeko Eusko Jaurlaritzaren laguntzei buruzko informazioa eman du Inguraldek

Merkataritza, ostalaritza eta turismo arloko enpresa txiki eta ertainak modernizatzeko Eusko Jaurlaritzaren laguntzei buruzko informazioa eman du Inguraldek

2017/06/12


‘MET 2017’ dugu lehenengoa, ostalaritzako eta turismo arloko enpresak modernizatzeko diru-laguntzen deialdia. Eusko Jaurlaritzak eskabideak aurkezteko epea ireki egin du (uztailaren 3ra artekoa). Sinadura elektroniko bidezko izapidetze telematikoa egin beharra dago nahitaez. Gobernu autonomoak 700.000 euro zuzendu ditu lehiakortasun turistikoa modernizatu eta hobetzeko laguntza-programarako. Helburua da informazioaren eta komunikazioaren teknologiak bultzatzea, modu horretara, enpresen eta bezeroen arteko interakzioa hobetzeaz gain, negozio, zerbitzu eta produktu turistiko berritzaile berriak sortu eta sustatu egingo dira.

Diru-laguntzak honako hauek jaso ahal dituzte: ostatu turistiko arloko enpresa ertain eta txikiak; jatetxeak, tabernak eta kafetegiak; turismo-bitartekaritzako enpresak; turismo-garraioko enpresak; turismo aktibokoak; kongresuak antolatzen dituztenak; eta gida turistikoak.

MET 2017 programak diruz laguntzen ditu dagoeneko egin diren inbertsioak, honako lau jarduketa-eremu hauetan: turismo sektoreko ekimen berritzaileak, eskaintza turistikoaren modernizazioa, establezimenduak indarrean dagoen araubidearekiko egokitzapena eta kalitatea eta ingurumena egiaztatzeko sistemen ezarpena.


MERKATARITZA ARLOAN INBERTIZEKO DIRU-LAGUNTZEN PROGRAMA
‘MEC 2017’ merkataritzako establezimenduak modernizatzeko diru-laguntzen programak ekainaren 16tik uztailaren 17ra iraungo du. Sinadura elektroniko bidezko eskabide telematikoak egin beharra dago, salbu eta autonomoen kasuan, aurrez aurre egiteko aukera baitute.

Oraingo honetan Eusko Jaurlaritzak hiru milioi euro baino gehiago zuzendu ditu inbertsio hauetarako: lokalak eraberritu modernizatzeko; beharrezko diren altzariak eta ekipamenduak berriztatzeko eta barne zein kanpoko elementuak ipintzeko, errotulu komertzialak barne direla.
Era berean, diruz lagunduko dira hurrengo hauek: balantza elektronikoak, ekipo informatikoak haien aplikazio eta osagaiekin, betiere, baldin eta komertzializazio-prozesuetan edo enpresa-kudeaketan barruan badaude.

“Garrantzizkoa da ahalik eta lasterren tramitazioa egitea, bateraezintasun informatikoak saihesteko eta, hala, eskabidean epe barruan jasotzeko”, Inguraldek ohartarazitakoaren arabera.
Ekainaren 15erako antolatutako agerraldian MEC 2017 programaren inguruko argibideak eskainiko dira 14:00etan eta Inguraldeko egoitzan.

Eusko Jaurlaritzako MET eta MEC 2017 programaren diru-laguntzak eskatzeko asmoa duten Barakaldoko negozioek informazioa eta aholkuak jasotzeko aukera dute Inguraldeko Enpresa Saileko telefono hauetan: 944 789 395 eta 944 789 400 edo, bestela, empresa@inguralde.com posta elektronikoan.

Partekatu:
Twitter Facebook