Maketa batek erakutsiko ditu Barakaldo inguratzen duten mendiak - Barakaldoko Euzko Alderdi Jeltzalea

Barakaldoko EAJ Barakaldoko EAJ


Hasiera > Albisteak > Maketa batek erakutsiko ditu Barakaldo inguratzen duten mendiak

Maketa batek erakutsiko ditu Barakaldo inguratzen duten mendiak

2017/02/07


Barakaldoko Udalak maketa bat enkargatu du, hiria inguratzen duten mendiak erakusteko. Clara Campoamor Zentroko terrazan kokatuko da mahaia, hiriko ingurumen eta paisaia ondarea ezagutzera emateko.


“Gaur egungo gizarteak gehien eskatzen duen jolas-kirol jarduera da mendi-ibilia. Horrexegatik normalizatu eta antolatu behar dugu erakundeek jarduera hori, indartuz eta bultzatuz" azaldu du Hirigintza Diziplina, Ingurumen eta Osasun Arloko zinegotzi Gorka Zubiaurrek. Eta horrelaxe sortu da, jolas erabilera eta ingurumenaren balioen babes egokia uztartu asmoz, mendi-ibilietan diharduten bertako elkarteen eskariari erantzuteko ekimena, Euskal Herriko Autonomia Elkarteak apirilaren 16ko Mendi-ibiliak antolatu eta normalizatzeari buruzko 79/1996 Dekretuan jasotzen denaren arabera.


Alde horretatik, Alonsotegiko udalerriarekin batera, “Uraren bidea” PR BI210 eta “Haitz Zuriak” PR-BI 101 berromologatu ditu duela hilabete batzuk Udalak. Orain, berriz ere ekin dio ekimena bere esku hartzeari alor horretan, eta mahai panoramikoa jarriko du hirian. “Uste osoa dugu, mendi-ibiliak osasungarriak direla, eta gure hiriko ingurumen, paisaia eta kultur ondarea agerian jartzeaz gainera, garrantzia ematen dion kirol, aisia eta atseden jarduera dela. Inguruko mendiak ezagutzen lagunduko digu jartzera goazen maketak, bai eta bertara joateko gogoa kilikatzen ere” erantsi du Zubiaurrek.
Hiru dimentsiotako mahaiaren diseinua eta maketazioa onartu berri du Udalak, 7.247,90 euroko zenbatekoaz (BEZa barne).

 

Partekatu:
Twitter Facebook