Lutxanako lur gaineko pasabide lanetarako Barakaldok kreditua izan dezala ahalbidetuko du EAJ-PNVk - Barakaldoko Euzko Alderdi Jeltzalea

Barakaldoko EAJ Barakaldoko EAJ


Hasiera > Albisteak > Lutxanako lur gaineko pasabide lanetarako Barakaldok kreditua izan dezala ahalbidetuko du EAJ-PNVk

Lutxanako lur gaineko pasabide lanetarako Barakaldok kreditua izan dezala ahalbidetuko du EAJ-PNVk

2013/05/28


Biharko osoko bilkuran Euzko Alderdi Jeltzaleak Gobernu-taldeak aurkeztutako kreditu gehigarria onartuko du. Honela, gure botoekin Barakaldoko Udalak beharrezko dirua eduki dezala ahalbidetuko dugu. Diru hau Lutxanako lur gaineko pasabide lanen burutzerako egokitzen zaion zatia ordaintzeko erabiliko da. Horrela Lutxanako tunelak zeharkatzea saihestuko da.

Lur gaineko pasabidea errealitate bat izan behar da lehenbailehen. Arduradun politikoek Lutxanako auzotarrei zor diegu. Hori dela eta, PSEri deia egiten diogu, Udaleko bere erantzukizunetik, eta gainera behin EAJ-PNVk proiektuaren finantzazioaren arazoan lagundu ostean, ahalik eta lasterren lanean hastea lehentasun eta premia handiena emanez. Izan ere, gure auzotarren segurtasuna da jokoan dagoena.

Partekatu:
Twitter Facebook