Lorategi Botanikoko bizidunak ezagutzeko erakusketa bat egongo da Natur Gelan - Barakaldoko Euzko Alderdi Jeltzalea

Barakaldoko EAJ Barakaldoko EAJ


Hasiera > Albisteak > Lorategi Botanikoko bizidunak ezagutzeko erakusketa bat egongo da Natur Gelan

Lorategi Botanikoko bizidunak ezagutzeko erakusketa bat egongo da Natur Gelan

2017/02/13


Barakaldoko Natur Gelan –Ramón Rubial Lorategi Botanikoan kokatua- `Lorategiko biztanle txikiak´ erakusketa ikusgai egongo da martxoaren 1etik aurrera. Lorategi Botanikoko fauna ikusaraziko digun argazki-erakusketa da. Gainera, asteazkenero egiten diren bisita gidatuak egiten jarraituko dugu.

`Lorategiko biztanle txikiak´ erakusketaren egile Mari Carmen Martinezen kamerak hartu ditu Lorategi Botanikoan ikus daitezkeen animalia txikiak eta intsektuak. Erakusketan, Barakaldoko instalazio horietako bizidunak ikus ditzakegu (forma, tamaina, kolore... ugariak). Erakusketa martxoaren 1etik maiatzaren 5era arte egongo da ikusgai.


Natur Gelaren martxoko programazioan ere badaude Lorategi Botanikoko doako bisitak. Asteazkenetan, 11:30ean abiatuko dira lorategiko fauna eta flora ezagutarazteko bisita gidatuak. Martxoko bisitak bereziak izango dira udaberriko lehen seinaleak agertzen direlako, beraz, aipatu egun horietan, desberdin ikus dezakegu Lorategi Botanikoa.


Ekimen horretan parte hartzeko ez da izena eman behar, nahikoa da Natur Gelako bisita egun eta orduan bertara joatea eta gidariekin batera ibilbidea egiten hastea.


Herritarren batek lorategia taldean ikusteko gogoa baldin badu, telefonoz (944 375 805 edo 695 748 835) edo posta elektronikoz (natrgela@barakaldo.org) kontsulta dezake. Munoa Finkara ere antola daitezke bisita gidatuak.

 

Partekatu:
Twitter Facebook