Larunbatean, hilaren 4an, BECen egingo den Munduko Super Enduro Txapelketaren aurkezpena Herriko Plazan izango da - Barakaldoko Euzko Alderdi Jeltzalea

Barakaldoko EAJ Barakaldoko EAJ


Hasiera > Albisteak > Larunbatean, hilaren 4an, BECen egingo den Munduko Super Enduro Txapelketaren aurkezpena Herriko Plazan izango da

Larunbatean, hilaren 4an, BECen egingo den Munduko Super Enduro Txapelketaren aurkezpena Herriko Plazan izango da

2017/03/03


Datorren larunbatean, hilaren 4an, Bilbao Exhibition Centerren egingo den Munduko Super Enduro Txapelketaren aurkezpena gaur goizean izan da. Lehiaketa-agertoki inprobisatu bihurtu da Herriko Plaza, eta han ezagutu ahal izan ditugu Munduko Txapelketan sailkatu diren lau lehenengoak, bai eta gozatu ere, bi euskal piloturen erakustaldiaz.


Kirol ikuskizuna aurkeztu du Amaia del Campok, hirirako zer aukera handia den “kirol txapelketen munduko mapan kokatzea” nabarmenduz. “BECeko txapelketari probetxu ateratzen ahalegintzeko konpromisoa hartu genuen, hirian jarduera ekonomikoa sortzeko, eta hori da ekimen honen bidez egiten ahalegintzen ari garena. Herriko Plazaren bihotzean egin dugun aurkezpen eta erakustaldiaren bitartez, Barakaldon jartzea lortu dugu gaur munduaren arreta. Asteburuan, Trialzaleentzako jarduerak egingo dira agertoki berean; beraz, hiria bor-bor egongo da" ziurtatu du Alkateak egintzan.
Super Enduroko munduko txapeldun Colton Haaker Alfredo Gomez bigarrenarekin, britainiar Jonny Walker hirugarrenarekin eta Mario Roman laugarrenarekin batera agertu da.
Gertakizunaren aurkezpena bukatutakoan, Borja Nieto eta Alex Hidalgo euskal pilotuen erakustaldiak izan dira, eta han erakutsi dute bi gurpilen gainean ibiltzeko trebezia Herriko Plazaren erdi-erdian.
Lehenengo aldiz egin da Barakaldoren laguntzaz txapelketa Euskadin, motorzaleen gozamenerako eta familiek Barakaldo ezagutzeko.
BITZIKLETEK ERE IZANGO DITUZTE OZTOPODUN ZIRKUITUAK
Super Enduro modalitatea Enduro Indoor txapelketa da; alegia, Enduroko motorrez lehiatzen dira kirolariak, lokal baten barruan horretarako propio oztopo tekniko zailez eta hainbat materialez (harriak, enborrak, pneumatikoa, harea, ura eta abar) eratutako ibilbide batean. Finalera iristeko 12 onenen artean egon beharra dago, eta horregatik dira oso garrantzitsuak eta, askotan, erabakitzaileak, sailkatzeko entrenamenduak.


BECen 12:00etatik aurrera eskainiko diren ikuskizunak osatzeko, bizikleta protagonista duten bi jardunaldi antolatu ditu Barakaldoko Udalak. Horretarako, Aire Norte enpresa barakaldarraren eta Barakaldoko Club Trialsin elkartearen laguntza izan du.


Zehazki, txikienen bizikletek oztopo ugari saihestu beharko dituzte gymkhana batean. Handienentzat pista oztopodun bat muntatuko dute, BMX kontzeptua eskalan birsortuz, eta han jarriko dute agerian bi gurpilen gainean duten trebezia. Zapatu osoan egongo da zabalik zirkuitua edonorentzat; igandean, ordea, Bizkaiko Pum Trackeko lehenengo borrokak egingo dira.


Doan emango dute izena partaideek lau kategorietako bakoitzean www.airemorte.es helbidean, Portu kaleko 4ko etxabean, eta hainbat sari emango dira, sailkapen itzuliaren arabera. Bat baino adin-tarte gehiago dauzkate kategoriek, 12 eta 30 urtetik gorakoen bitartean.


Trialparkeko hiru agerraldi prestatu dira iganderako, Trialsin Groupen eskutik. 11:00etan, 13:00etan eta 17:00etan egingo dira agerraldiak, eta horietako bakoitzaren hasieran Iñigo Arroyo barakaldarrak erakutsiko du Flat-land diziplinan duen trebezia.

 

Partekatu:
Twitter Facebook