Gaur goizean zabaldu du deia Barakaldoko alkate Amaia del Campok, asteotan Sestaoko La Navalekoek bizi duten ziurgabetasun-egoera dela eta, laguntasuna adierazteko. Euskadiko ontzigintza sektorearen aldeko manifestazioan parte hartzera gonbidatu ditu, beraz, Udalak barakaldarrak.
Duela gutxi, Ezkerraldeko lau alkate – Amaia del Campo, Josu Bergara, Aintzane Urkijo eta Mikel Torre – eta La Navaleko enpresa batzordea batzartu ziren: langileak inplikazioa eta laguntza eskatu zieten.
Horrela, Sestaoko enpresako langileen alde egin dezatela eskatzen die Udalak barakaldarrei, La Navalen alde deitutako egintzan parte hartuz.
“Horrelako egoeretan, kolokan egon ohi dira eskualde osoko langileen lanpostuak; beraz, garrantzitsua da denak elkartuta egotea” azpimarratu du Del Campok. 17:30ean irtengo du manifestazioak Sestaotik, eta Santurtziraino helduko da.
Barakaldoko Udalak eta Ezkerralde osoak adierazpen instituzional bat onartuko du iraileko osoko bilkuretan, langile batzordeak adostutako testua oinarri hartuta.
Udaleko gizarte sareetan eta Herriko Plaza eta Gurutzetako pantaila argidunetan ere zabalduko da parte-hartzeko deia.
Partekatu: