La Bondadeko azken tartean semaforo bat jarriko denez, oinezkoak seguruago ibiliko dira - Barakaldoko Euzko Alderdi Jeltzalea

Barakaldoko EAJ Barakaldoko EAJ


Hasiera > Albisteak > La Bondadeko azken tartean semaforo bat jarriko denez, oinezkoak seguruago ibiliko dira

La Bondadeko azken tartean semaforo bat jarriko denez, oinezkoak seguruago ibiliko dira

2022/03/07


Alkatetza eta Gobernu Irekia Arloak bultzatutako auzoetako partaidetzazko aurrekontuetan barakaldarrek bozka gehien jaso zuten proiektuetako bat izan zen.


Oinezkoen segurtasuna nabarmen hobetu da La Bondad kalean, Dya biribilgunearen parean. Udalak, Auzoetarako eta Hirirako Obra eta Zerbitzuen Arloaren bitartez, semaforo berri bat jarri du kalearen azken zatian, gune hori seguruagoa izan dadin. Proiektua barakaldarrek proposatu zuten Auzoetako Partaidetzazko Aurrekontuetan, eta bozka gehien jaso zituenetako bat izan zen; beraz, gauzatu egin da.

Segurtasuna hobetzeko, beste zebrabide bat sortu da, semaforo batek erregulatzen duena La Bondad kalearen azken zatian. Alde horretatik igaro eta Dolores Ibarruri bidegorriraino igo behar dutenen aspaldiko aldarrikapena zen hori, espaloiaren noranzkoa aldatzeko, gaur egun ez baitago oinezkoen bidegurutzerik. Proposamenak, herritarrek partaidetzazko aurrekontuetan parte hartzeko prozesuaren bidez egindakoak, barakaldarren bermea izan zuen, eta 626 bozka eman zizkioten proposamen horri. «Jende asko ibiltzen den gunea da, eta espero dugu semaforo berri honek hobekuntza handia ekarriko diela oinezkoei, erosotasuna eta segurtasuna areagotuz oinezkoentzako pasabide berri honekin», adierazi du Jon Andoni Uria Auzoetarako eta Hirirako Obra eta Zerbitzuetako zinegotziak.


Obraren ardatza oinezkoentzako pasabide beheratu bat egitea izan da, supermerkatuko biribilgunearen eta oinezkoentzako pasabidearen artean semaforoz erregulatua. Gainera, Erribera hiribidetik datorren espaloiaren azken zatia handitu egin da, oinezkoentzako pasabide berriarekiko lotura ahalbidetzeko. Eragindako eremuetan zoladura berritu, argiteria publikoa aldatu eta euri-uren saneamendua handitu. Azkenik, hiri-altzariak jarri eta ordeztu dira (paperontziak eta barandak), bai eta berdeguneak egokitu ere. Seinale bertikal berriak ere jarri dira, oinezkoen pasabide bat eta semaforoak daudela jakinarazteko eta zirkulazio-abiadura mugatzeko.

Jarduerak 70.000 euroko aurrekontua izan du.

(ITURRIA: Barakaldoko Udala)

Partekatu:
Twitter Facebook