Kontsumitzaile eta merkatari gehiagori onura gehiago dakarkien Kultura Bonu berriagatik EAJ-PNVk apustu egiten jarraitzen du - Barakaldoko Euzko Alderdi Jeltzalea

Barakaldoko EAJ Barakaldoko EAJ


Hasiera > Albisteak > Kontsumitzaile eta merkatari gehiagori onura gehiago dakarkien Kultura Bonu berriagatik EAJ-PNVk apustu egiten jarraitzen du

Kontsumitzaile eta merkatari gehiagori onura gehiago dakarkien Kultura Bonu berriagatik EAJ-PNVk apustu egiten jarraitzen du

2013/05/31


Atzoko osoko bilkuran sozialistek aurreko Eusko Jaurlaritzaren bonu kultura mantentzea eskatzen zuten mozioa manten zezatela ez du ulertzen Euzko Alderdi Jeltzaleak. Izan ere, Urkulluren gobernua diseinatzen ari den produktu berria baino askoz murriztaileagoa dela frogatzen da. Gainera erabiltzaileentzat eta merkatarientzat abantaila gehiago ditu bonu berriak. Hori dela eta, EAJ-PNVk Gobernu taldearen erantzukizunari deia egiten dio eta merkatarien eta Barakaldoko erabiltzaileen interesak aurretik jar ditzala eskatzen dio.

Kontsumoa sustatzen duten eta bai erosleei baita saltzaileei zein agente kulturalei on egiten dieten hobekuntza hauekin guztiekin, atzo PSEk bonu zaharra berriro defendatu zuen. Duela hilabete bat esan genuen eta gaur berresten dugu, inork ez luke ulertuko kasua iritsita gure Udalak produktu kultural berriari atxikitzeko eskakizuna arrazoi politikoengatik egin ez dezala. Atzo koherentzia nagusi izan zen, eta unea iritsita horrela izan dadila eta PSEk kultura bonu berriari heltzea eskatu dezala ere espero dugu.

Partekatu:
Twitter Facebook