Kiroltxartelaren programan sartuko da Barakaldo - Barakaldoko Euzko Alderdi Jeltzalea

Barakaldoko EAJ Barakaldoko EAJ


Hasiera > Albisteak > Kiroltxartelaren programan sartuko da Barakaldo

Kiroltxartelaren programan sartuko da Barakaldo

2017/10/06


Barakaldo sartu berri da Kiroltxartela sisteman. Eusko Jaurlaritzak eta Bizkaiko Foru Aldundiak sustatutako ekimena da, eta udaletako kirol zerbitzuen abonatuei elkartuta dauden udalerrietako instalazioetara sartzeko bide ematen die. Beraz, Udal Kirol Erakundeko (UKE) abonatuek Santurtzi, Ortuella, Trapagaran edo Sestaoko udal kiroldegiak erabil ditzakete.

Kiroltxartelaren helburua kirolerako ohitura osasungarriak hartzeko aukerak erraztea eta sustatzea da, eta horretarako, herritarrei kirol eskaintza handiagoa emateaz gain, baliabide publikoen kudeaketa hobea eta kirol instalazioen optimizazioa ere lortu nahi ditu.

Kiroltxartela txartel birtuala da eta mugikorraren bidez lortu daiteke. Zerbitzua doan da. Kiroltxartela erabili ahal izateko internet konexioa duen gailu mugikorra besterik ez da behar. Aplikazioa jaitsi (iPhone eta Android plataformetan eskuragarri), bi hizkuntza ofizialetan dago –euskara eta gaztelania- eta hurrengo pausuak jarraitu behar dira:

1.- Instalatu Kiroltxartelaren aplikazioa gailu mugikorrean.
2.- Erregistratu, datu pertsonalak eman, eta zein erakundetan zauden abonatua adieraziz.
3.- Erabiltzaileak abisu bat jasoko du erakundeko partaidea dela egiaztatu ondoren.
4.- Kiroltxartela (mugikorra) eta NANa erakutsi behar dira kirol instalaziora sartzeko.
5.- Instalazioko langileak sarrera erregistratuko du abonatuaren mugikorrean ageri den instalazioko egiaztapen kodea sartuz. Ondoren, kirolaz gozatu!

“Oso argi genuen barakaldarrentzako aukera paregabea zela Kiroltxartelaren programan sartzea. Ekimenari esker, atxikitako edozein udalerritako kirol instalazioetara sar gaitezke, eta gure hiriko abonamendua bakarrik ordainduta” azaldu du UKEko lehendakari Gorka Zubiaurrek.

Gaur egun, Santurtzi, Portugalete, Ortuella, Trapagaran, Zierbena, Abanto Zierbena eta oraintsu sartutako Sestao dira Barakaldorekin batera ekimenean parte hartzen ari direnak. “Oso eskaintza ona da eskualderako, gainera, udalerri gehiago sartuko dira programan, beraz, barakaldar guztiak animatu nahi ditugu aplikazioa jaitsi, eta zerbitzuaren onurak jasotzen has daitezen” adierazi du.

Proiektuari buruzko informazio guztia ondorengo esteka honetan jaso daiteke: www.kiroltxartela.eus

 

Partekatu:
Twitter Facebook