Kastrexanan Zuberoako maskarada egingo da asteburu honetan auzoko patroia den Santa Ageda eguna ospatzeko - Barakaldoko Euzko Alderdi Jeltzalea

Barakaldoko EAJ Barakaldoko EAJ


Hasiera > Albisteak > Kastrexanan Zuberoako maskarada egingo da asteburu honetan auzoko patroia den Santa Ageda eguna ospatzeko

Kastrexanan Zuberoako maskarada egingo da asteburu honetan auzoko patroia den Santa Ageda eguna ospatzeko

2022/02/03


Larunbatean Santa Ageda eguna ospatuko da, Barakaldoko Kastrexana auzoko patroiaren eguna, eta ohikoa denez, herritarrek santua ermitan bisitatzeko erromeria tradizionala egitea espero da. Nolanahi ere, pandemia dela eta, aurten ibilbidean ez da erroskila posturik egongo eta larunbatean ermita itxita egongo da. Zuberoako estiloko maskarada egingo da baselizako plazan, larunbatean (11:00etan).

Tradizioz, Santa Ageda erromeria otsailaren 5ean, eta jaiaren ondorengo asteburuan, egiten da. Azken horri errepikapen eguna deritzo. Bi ibilbide daude ermitara heltzeko: Gurutzetatik hasten dena, ezagunena eta errazena , eta Kastrexanatik hasten dena.

Bestalde, Kastrexanako jai batzordeak Zuberoako maskara antolatu du otsailaren 5ean (larunbatean). Egintza goizeko 11:00etan hasiko da Santa Ageda ermitako plazan. Ibilbidea Kastrexanatik behera joango da eta hainbat puntutan geldituko da. Las Deliciasen bukatuko da, 14:00etan. Bertsoak, dantzak, antzerkiak eta kantak egongo dira, dena euskaraz. Bertaratuek aukera izango dute abesteko eta dantzatzeko.

Bestalde, igandean, Santa Ageda ermita zabalduko da, eta barrutik bisitatzeko aukera egongo da. Gainera, Larrazabalgo ikastolak ere zabalduko dira. Bertan, garai bateko auzo eskolak gogora ekartzen dizkigun ikastola sortu da: garai hartan zeuden ikasmahaiekin eta mapekin eta erabiltzen ziren materialarekin. Laborategi bat ere badago. Bertan, nabarmendu daitezke formolean dauden animaliak edo giza eskeleto bat, besteak beste.

(ITURRIA: Barakaldoko Udala)

Partekatu:
Twitter Facebook