Kale jantzitako agenteek Barakaldoko gizalegezkoak ez diren jokaerak zigortzeko kanpainari ekingo diote - Barakaldoko Euzko Alderdi Jeltzalea

Barakaldoko EAJ Barakaldoko EAJ


Hasiera > Albisteak > Kale jantzitako agenteek Barakaldoko gizalegezkoak ez diren jokaerak zigortzeko kanpainari ekingo diote

Kale jantzitako agenteek Barakaldoko gizalegezkoak ez diren jokaerak zigortzeko kanpainari ekingo diote

2017/09/22


Hirian suertatzen diren gizalegezkoak ez diren jokaerak geldiarazteko zigor kanpaina abiarazi du Barakaldoko Udalak. Duela hilabete batzuk martxan jarritako sentikortze kanpainaren ostean ikusi du zabor poltsak edukiontzietatik kanpo uzteko ohitura edo maskoten kakak ez biltzekoak ez dituela herritarren kexak isilarazi. Hori horrela, poliziak zigorrak ezarriko dizkie betebeharrak betetzen ez dituzten herritarrei, Amaia del Camporen gobernu taldeak martxan jarritako jarduketaren barruan.


Kale jantzitako udaltzainak arduratuko dira, beraz, araudia betearazteaz, eta zaborrak edukiontzitik kanpo uzten dituztenak edo maskoten kaka biltzen ez dituztenak zigortzeaz. “Egunez eta gauez egongo da martxan kanpaina” zehaztu du Barakaldoko alkate Amaia del Campok, “guztiek arauak aintzat har ditzagun lortzeko auzotar ugariren eskariari erantzuteko”.


Udalak, edukiontzietan zaborrak ez uzteak eragin ditzakeen arazoak azaldu eta herritarrak jabearazteko kanpaina bat egin zuen, era positiboan egin ere, hiriko garbiketa zerbitzua kudeatzen duen enpresaren bitartez. “Daitekeena da jendea ez konturatzea, baina poltsak edukiontzietatik kanpo uzteak garbiketaz haratago doazen arazoak eragin ditzake. Esate batera, zaborra lurrean uzteak arratoiak erakartzen ditu, jatekoa erraz eskuratzeko moduan baitaukate. Horrez gainera, zaborrei usain txarra darie, eta hiriaren irudia ere itsustu egiten da” esan du Alkateak. Gauza bera gertatzen da zakurren kakekin: zikinkeria, abandonu-itxura eta usain txarrak dakartzate.


Harrigarria bada ere, lortu nahi genuenaren kontrako eragina izan zuen iragan sentikortze kanpainak gizalegez jokatzen ez duten askorengan, eta inoiz baino zabor poltsa gehiago bildu genituen lurretik. “Ez dago hori onartzerik. Ahalegindu gara horrelako jokaerak era positiboan aldarazten. Tamalez, neurri gogorragoak hartzera behartuta gaude”, nabarmendu du Del Campok.


Milioi erdi eurokoa da ahoetatik kanpo dauden poltsak biltzeak eragiten duen kostua, beste kamioi bat eta langileak jarri behar izaten baitira edukiontzietatik kanpo dagoena biltzeko. Horrelako jokaerak geldiarazi egin behar ditugu. Barakaldo gure etxea da, eta garbi mantentzeko obligazioa dugu; ez dago bestela jokatzeko aitzakiarik” adierazi du Alkateak.


170 eta 750 euro bitartekoa da edukiontzitik kanpo zaborrak uzteagatiko zigorra. Maskoten kakak ez biltzeagatikoa, berriz, 150 eta 750 euro bitartekoa. “Ez genuen honetara iritsi nahi, baina hau izan daitekeela uste dugu hiria garbi mantendu eta gizalegezkoak ez diren jokaerek gainontzeko herritarrei eragiten dizkieten enbarazuak saihesteko modu bakarra” azaldu du.


ALTZARIAK BILTZEKO ZERBITZUA


Kalean biltzen diren hondakinen artean, altzariak eta etxeko tresnak egon ohi dira. Hori dela eta, Altzariak Biltzeko Zerbitzu bat ere badela gogorarazi nahi izan du Alkateak, bai eta Zerbitzua doan dela, gainera. Zerbitzura deituta, han esango zaie erabiltzaileei noiz eta non utz ditzaketen jaso beharreko gauzak. Jasotakoan, berehala eramango dituzte Garbigunera.


“Asko dira, agian, Zerbitzuaren berri ez duten herritarrak, baina oso zerbitzu eroso eta efizientea da, berehala jasotzen baitituzte altzariak, eta horrela ekiditen, edukiontzi batera boteak izatea edo oinezkoentzako traba bihurtzea”.


944 370 838 telefono zenbakira deituta eskatzen da Zerbitzua. Altzariak, etxeko tresnak eta bolumen handiko era guztietako gauzak biltzen dira. “Herritar guztiei dei egiten diet Zerbitzua erabil dezaten, horrela Barakaldo garbiagoa izango dugu eta!"

 

Partekatu:
Twitter Facebook