“Hiri osoaren bistan egon nahi dugu”. Giltzarriko gazteek argi eta garbi azaldu zuten Barakaldon egingo den topaleku berriak nolakoa izan behar duen. Integrazio Soziokulturaleko Zentroko (ISZ) Barakart Erakusketa Areto zaharra Barakaldoko erdialdean egongo den gazteentzako topalekurik handiena bilakatuko da, proiektuan IKEAk emandako laguntzari esker.
Iragan urtean, gobernu taldeak ikasturte berriarekin batera gazteentzako instalazio berri bat ere jarriko zela martxan adierazi zuen, ISZko erakusketa gela topaleku bilakatuz. “Gune berezia da. Kultur programazioko arduradunek adierazi zigutenez, beste erakusketa gela batzuekin alderatuz, ISZko aretoa bista eskasekoa zen, beraz, beste erabilera bat ematea erabaki genuen” azaldu du Barakaldoko Amaia del Campok.
Aisialdian lagunekin egoteko, jende berria ezagutu ahal izateko, taldean lanak egin ahal izateko eta beste jarduera batzuetarako lekuak eskatzen dihardute gazteek. Horrela bada, topaleku berri hori egitea erabaki genuen, eta Barakaldoko IKEAren laguntzari eta parte-hartzeari esker gauzatu ahal izango da.
Proiektua diseinatzerakoan, erabiltzaileen iritzia hartu da kontuan hasiera-hasieratik. “Oso ekimen polita da gazteen iritzietatik sortua delako. IKEAko taldeak, Udalak eta Giltzarriko taldeek orduak eman ditugu guneari buruzko gorabeherak zehazten. Oso esperientzia aberasgarria izan da guztiontzat” azaldu du Del Campok.
Aretoan gune desberdinak egongo dira eta leku batetik bestera mugi daitezkeen altzariak jarriko ditugu, momentu bakoitzean erabiltzaileek izan ditzaketen beharren arabera. Hiru gunetan banatuko da, bat harrera lekua izango da; beste bat, jolastekoa edo sortzekoa; eta hirugarrenean, lantaldeak aritu, eskolarako lanak egin, aisialdirako proiektuak diseinatu egin ahal izango dira besteak beste.
“Hasiera-hasieratik nerabeak elkartzeko eta proiektu sortzaileak garatzeko leku bat sortzearen ideia nagusitu zitzaigun. Gazteekin jardutea proiektua sortzeko prozesuan oso gauza berria izateaz gain, gizartearen dinamizazioaren alde egitea ere bada, gazteen ahotsa kontuan hartuta” azaldu du Barakaldoko IKEAk.
“Gure gazteak oso aktiboak dira gizartean, eta instituzio publikoa garen aldetik, kolektibo horrentzako guneak eta aisia osasungarria bultzatzen duten jarduerak sustatzea da gure betebeharra” azpimarratu du Del Campok.
Topaleku berriaren diseinua martxan dago. Giltzarriko gazteek lokala zaharberritzeko lanetan eta altzariak muntatzen ere parte hartuko dute. Gazteentzako ekipamendu berria datorren azaroaren erdialderako egongo da prest.
ADIN GUZTIENTZAKO GUNEA
ISZko topalekua hiriaren erdialdean dagoen topalekurik handiena izango da. ISZko eraikinean dagoen adineko jendea eta gazteak kontaktuan egoteko eta elkarri eragiteko aukera izango dute guztiek. “Beraz, oso positiboa da zentroak erabilera bikoitza izatea. Ezin dugu ahaztu, duela urtebete inguru Barakaldon Intergen proiektua abiarazi zela, Hartu Emanak erakundeak sustatutako belaunaldi arteko harremanak lantzeko elkarte-mugimendua hain zuzen. ISZn egingo den gazteentzako guneari esker, horrelako topaketak ere indartu egingo dira" azpimarratu du Del Campok.
Partekatu: